2024an lanean jarraitzen dugu Antxieta arkeologi taldeak, labar artearen gainean ikerketak egiten Lastur eta Itziar artean dagoen Arbil mendian.
Bukatutzat eman ditugu 2023ko ikerketak Lasturko kobazulo berezi honetan.
2017an, paleolitoko Labar Artea aurkitu genuen Antxietakoek eta geroztik, Blanca Ochoa, UCM unibertsitateko ikerlaria lan bikaina ari da egiten koba honetako paleolitoko grabatuekin.
LABAR ARTEA miaketa sistematikoak eta ARKEOLOGIA miaketa orokorrak Urola, Deba eta Oriako bailaratan.
Labar artean gaur egungo punta-puntako adituen artean dagoen Diego Garate plentziarraren bisita jaso genuen joan den igandean, eta berarekin miaketa saio bikain bat egiteko ohorea izan genuen.
Guk ere ez genizkion gauzak erraz-erraz ipini. Izerdi ederrak atera zituen gurekin egun guztian. Gurekin ez zen gelditu lurrean etzan gabe!
LABAR ARTEA miaketa sistematikoak eta ARKEOLOGIA miaketa orokorrak Urola, Deba eta Oriako bailaratan.
LABAR ARTEA miaketa sistematikoak eta ARKEOLOGIA miaketa orokorrak Urola, Deba eta Oriako bailaratan.
Kobazulo berriak aurkitzeko erabiltzen dituzten bideak azaldu ditu Antxieta arkeologia taldeak, Azpeitiko Haitzalde haitzuloaren adibidea baliatuta.
Zestoako barru-barruak ikertzera goaz!
2021eko miaketekin hasiak gara Zestoako koba berezi honetan.
Taldekide batzuk barrutik, eta beste batzuk, kanpotik.
Koba honek sorpresa bikainak eskainiko dizkigu motz-motzean.
Azalduko dizkizuegu.
Azken egunotako eguraldia aproposa izan ohi da ezkutuko koba estaliak bilatzeko. Koba barruetan askoz haize epelagoa egon ohi da kanpoan baino, eta bertan garatzen diren presioengatik baporez kargatutako haize ufadak sortzen dira kanpo aldera, ketan dagoen tximinia bat balitz bezala. Hori horrela, urrunetik ikusten dira.