2024an lanean jarraitzen dugu Antxieta arkeologi taldeak, labar artearen gainean ikerketak egiten Lastur eta Itziar artean dagoen Arbil mendian.
Bukatutzat eman ditugu 2023ko ikerketak Lasturko kobazulo berezi honetan.
2017an, paleolitoko Labar Artea aurkitu genuen Antxietakoek eta geroztik, Blanca Ochoa, UCM unibertsitateko ikerlaria lan bikaina ari da egiten koba honetako paleolitoko grabatuekin.
Urte batzuk pasatu ondoren, bueltatu egin gara Itziarko URTIAGAKO LEIZERA. 1981ean zulo estu eta beldurgarri batetik sartu ginen milaka urtetan inor ibili gabeko galeria zoragarri batzuetara. Bihotzak abiadura bizian taupadaka eduki genituen, emozioz betetako hurrengo orduetan eta egunetan. Lehengo igandean, berriro emozionatu ginen hara bueltatzean.