Atzo, azaroak 17, “Errinozeroak, hienak, elur oreinak eta hartzak Urolako bailaran“ hitzaldia eman zigun Asier Gomez Olivenciak Zestoan. Aukera bikaina izan genuen Zestoan, Asier Gomez-ekin, Errinozeroak, hienak, elur oreinak eta hartzak, Urolako bailaran gizakiarekin biziraupenagatik lehiatzen ziren garaietara eraman gintuen bere hitzaldiarekin.
Zestoako Udalak antolatu du egitasmoa, eta hilaren 15etik 20ra bitartean, herritarrek Amalda III haitzuloari, Baioko eta Amabiturrietako aztarnategiari edota Antxieta arkeologia taldearen jardunari buruz gehiago jakiteko aukera izango dute.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren lanerako baimena jaso dugu, Zestoako Amabiturrieta koba garrantzitsuaren ikerketarekin aurrera jarraitzeko. Asier Gomez Olivenciaren zuzendaritzapean egingo dira ikerketa horiek. Asteartean, abuztuaren 17an, proiektu honen geologia ardura duen EHUko Martin Arriolabengoarekin egin genuen lanaldia.