Zestoako koba horretan miatze eta behaketa lanean hasi dira berriro, lehendik egindakoak berrikusteko eta balizko aurkikuntza berriak dokumentatzeko.
Blanca Otxoa EHU zuzendaritzan, Marcos Garcia eta Alvaro Ibero UCMko lankidetza eta Antxieta taldearen elkarlanarekin, Ekain kobazulotik hain gertu dagoen aztarnategi berezi honek daukan Labar Arte bikainaren ikerketarekin jarraitzen dugu.
Blanca Ochoa EHUko arkeologoa eta Marcos Garcia Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko ikerlaria Erlaitzko labar artea ikertzen hasi dira, Antxieta taldearen laguntzarekin. Antxieta taldeak aurkitutako material arkeologiko batzuei esker aztarnategi gisa katalogatu zuten haitzuloa 1978an.
Konfinamenduak geldiarazita izan dituen arrean, egoerak ahalbidetu dien bezain pronto hasi dira martxan Antxieta arkeologia taldeko kideak. Duela bi asteburu ekin zieten asteburueroko irteerei, beharrezko segurtasun neurriak hartuta.