Etzi, azaroak 26 igandea, Arkeologia Asteari bukaera emateko Herri Azoka bat antolatu dugu.
Zestoa eta bere inguruetako ondare arkeologiko aberatsa eskuekin ukitzeko moduan ipiniko dugu erreplika ikusgarriekin.
Gonbidatuak zaudete Herri Azokara !!
Atzo, azaroak 23 osteguna, Zestoako udalak eta Antxieta Arkeologi Taldeak antolatutako Arkeologia astearen barruan bigarrengo hitzaldia eduki genuen eta oraingo honetan Antxietako taldekidea dugun Iñigo Arizaga izan genuen hizlari lanetan.
Bihar, azaroak 23 osteguna, bigarren hitzaldia antolatu dugu eta Iñigo Arizaga taldekideak gidatuko du jardunaldia.
Zestoako ondare arkeologiko aberatsa du izenburua eta Zestoako altxorrak benetan merezi dute.
Gonbidatuak zaudete denok bertara !!
Atzo asteartea, Zestoako udalak eta Antxieta taldeak antolatutako Arkeologia astearen barruan lehenengo hitzaldia eduki genuen, Joseba Rios eta Asier Gomez genituela hizlari lanetan. Neandertaletaz blai eginda irten genuen, benetan bikaina izan zen !!
Hitzaldiak, azaroak 21 asteartea eta 23 osteguna, Zestoako Alondero aretoan, ordua: 19:00
Herri Azoka, azaroak 26 igandea, ordua: 11:00etatik 15:00ra
Datorren aste honetan aurrehistorian murgilduko gera buru eta belarri.
Zatoz Zestoara eta gozatu.
Urrian izan ditugu Arkeologia Tailerrak ikastetxeetako gazteekin.
Laborategikoak, urriak 17 eta 24, ordua: 15:30-17:00
Haitzulora irteera, urriak 31, ordua: 15:30-17:30
Hauek dira etorkizunerako odol berria.
Benetan biziak, argi berezia egiten zuten.
Bukatu ditugu 2023ko landa lan nagusiak Amalda III haitzuloan eta Zestoako Altzolarats bailaran bizi ziren Neanderthaletaz gero eta gehiago jakitea lortzen ari gara.
Lehenengo egunetan eguraldiak gogor erasotu zuen lantaldea, baina suposatzen dugu lehen gizon eta emakume haiek ere jasango zituztela horrelakoak eta txarragoak.
AMALDA-III-Zestoa–Erdi Paleolitoa: indusketa 2023. Neanderthalen ADNaren bila. Iritxi da aurten ere berriro ametsak errealitate bihurtzeko eguna. Joseba Rios eta Laura Sanchez-en zuzendaritzapean eta Antxietakoen laguntzarekin, 2023ko indusketarekin hasi gara. Egon adi !!!!!!
Maiatzaren 11n eta 25ean tailer oso atseginak izan ditugu Soreasu kulturguneko Antxietaren lan gelan. Lehenengo egunean gizakiaren eboluzioaz hitz egin zuten modu xumean, eta bigarrenean bertara joan direnek adibide praktiko batzuk eginez arkeologiaren teknikak eta prozesuak ezagutu zituzten modu ulergarrian.
Hauek dira etorkizuneko arkeologo, geologo, biologo edo naturzale sutsuak.
Maiatzak 25 izan gara Aizarnako Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza-ko ikasleekin arkeologia edo orokorrean naturzale formakuntza apur bat irakatsi nahian.
Ikasle trebeak aurkitu ditugu eta zientzialari bikainak irtengo dute Aizarnako txoko honetatik.