Urte berri on denoi!!!!
2024ko urrian jorratu genuen koba berezi honen 6. Indusketa kanpaina eta orduan ez genuen albisterik atera, baina orain pentsatu dugu momentu ezin hobea dela urte berriaren lehen taupada honetan ateratzea.
Zestoako Udalak antolatu du egitasmoa, eta hilaren 10etik 15era bitartean, herritarrek Urola bailarako lehen gizakiei eta Antxieta arkeologia taldearen jardunari buruz gehiago jakiteko aukera izango dute.
Azken asteburu honetan garbitu genuen indusketako zonaldea eta aztarnategia babesten duen estalpea.
Natura, urtero bezala, saiatzen da bereganatzen aztarnategia dagoen toki berezi hau eta sasia behin eta berriro ahalegintzen da dena estaltzen.
ZORIONAK, Asier eta proiektuko taldekide guztioi!!
Lan bikaina egiten ari dira Asier Gomez eta berak zuzentzen duen ikertzaile taldeak.
Ez da batere erraza leize-zulo batean eta sarreratik nahiko urrun, horrelako indusketa konplexua aurrera eramatea.
2024an lanean jarraitzen dugu Antxieta arkeologi taldeak, labar artearen gainean ikerketak egiten Lastur eta Itziar artean dagoen Arbil mendian.
ZORIONAK, Joseba, Laura eta proiektuko taldekide guztiei!!
Guretzako ohore bat da 1980an ekin genion ikerketari jarraipen bat ematea eta zuek bezalako ikerlari bikainekin elkarlanean jarduteko aukera izatea. Izugarrizko lana jorratzen ari zarete, jarraitu gogotsu ikerketekin.
Izarraitzeko proiektuaren barruan urteko azken lanak egiten ari da Antxieta arkeologia taldea; besteak beste, aztarna antropiko guztiak geoposizionatzen eta katalogatzen.
Asteartean, abenduaren 5ean, Errezilgo San Martin herri eskolako Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleekin egon ginen, arkeologia eta paleontologia apur bat haiei irakasteko, Arzalluz auzoko Armalleta kobazuloa bisitatu genuen.