Zestoako Udalak antolatu du egitasmoa, eta hilaren 10etik 15era bitartean, herritarrek Urola bailarako lehen gizakiei eta Antxieta arkeologia taldearen jardunari buruz gehiago jakiteko aukera izango dute.
ZORIONAK, Asier eta proiektuko taldekide guztioi!!
Lan bikaina egiten ari dira Asier Gomez eta berak zuzentzen duen ikertzaile taldeak.
Ez da batere erraza leize-zulo batean eta sarreratik nahiko urrun, horrelako indusketa konplexua aurrera eramatea.
Gaur, igandea azaroak 26, Zestoarrei herriko plaza hankaz gora ipini diegu. Goizean goiz joan gera gure traste guztiak hartuta eta plaza erdian ipini dizkiogu.
Bisontean, hartzak, hienak, lehoi nabarrak….Gizakiak, Labar Artea, arte higigorra….
Etzi, azaroak 26 igandea, Arkeologia Asteari bukaera emateko Herri Azoka bat antolatu dugu.
Zestoa eta bere inguruetako ondare arkeologiko aberatsa eskuekin ukitzeko moduan ipiniko dugu erreplika ikusgarriekin.
Gonbidatuak zaudete Herri Azokara !!
Atzo, azaroak 23 osteguna, Zestoako udalak eta Antxieta Arkeologi Taldeak antolatutako Arkeologia astearen barruan bigarrengo hitzaldia eduki genuen eta oraingo honetan Antxietako taldekidea dugun Iñigo Arizaga izan genuen hizlari lanetan.
Bihar, azaroak 23 osteguna, bigarren hitzaldia antolatu dugu eta Iñigo Arizaga taldekideak gidatuko du jardunaldia.
Zestoako ondare arkeologiko aberatsa du izenburua eta Zestoako altxorrak benetan merezi dute.
Gonbidatuak zaudete denok bertara !!
Atzo asteartea, Zestoako udalak eta Antxieta taldeak antolatutako Arkeologia astearen barruan lehenengo hitzaldia eduki genuen, Joseba Rios eta Asier Gomez genituela hizlari lanetan. Neandertaletaz blai eginda irten genuen, benetan bikaina izan zen !!