Gaur, igandea azaroak 26, Zestoarrei herriko plaza hankaz gora ipini diegu. Goizean goiz joan gera gure traste guztiak hartuta eta plaza erdian ipini dizkiogu. Bisontean, hartzak, hienak, lehoi nabarrak….Gizakiak, Labar Artea, arte higigorra….
Etzi, azaroak 26 igandea, Arkeologia Asteari bukaera emateko Herri Azoka bat antolatu dugu. Zestoa eta bere inguruetako ondare arkeologiko aberatsa eskuekin ukitzeko moduan ipiniko dugu erreplika ikusgarriekin. Gonbidatuak zaudete Herri Azokara !
Atzo, azaroak 23 osteguna, Zestoako udalak eta Antxieta Arkeologi Taldeak antolatutako Arkeologia astearen barruan bigarrengo hitzaldia eduki genuen eta oraingo honetan Antxietako taldekidea dugun Iñigo Arizaga izan genuen hizlari lanetan.
Bihar, azaroak 23 osteguna, bigarren hitzaldia antolatu dugu eta Iñigo Arizaga taldekideak gidatuko du jardunaldia. Zestoako ondare arkeologiko aberatsa du izenburua eta Zestoako altxorrak benetan merezi dute. Gonbidatuak zaudete denok bertara !
Atzo asteartea, Zestoako udalak eta Antxieta taldeak antolatutako Arkeologia astearen barruan lehenengo hitzaldia eduki genuen, Joseba Rios eta Asier Gomez genituela hizlari lanetan. Neandertaletaz blai eginda irten genuen, benetan bikaina izan zen !
Hitzaldiak, azaroak 21 asteartea eta 23 osteguna, Zestoako Alondero aretoan, ordua: 19:00 Herri Azoka, azaroak 26 igandea, ordua: 11:00etatik 15:00ra Datorren aste honetan aurrehistorian murgilduko gera buru eta belarri. Zatoz Zestoara eta gozatu.
Atzo, azaroak 17, “Errinozeroak, hienak, elur oreinak eta hartzak Urolako bailaran“ hitzaldia eman zigun Asier Gomez Olivenciak Zestoan. Aukera bikaina izan genuen Zestoan, Asier Gomez-ekin, Errinozeroak, hienak, elur oreinak eta hartzak, Urolako bailaran gizakiarekin biziraupenagatik lehiatzen ziren garaietara eraman gintuen bere hitzaldiarekin.
Zestoako Udalak antolatu du egitasmoa, eta hilaren 15etik 20ra bitartean, herritarrek Amalda III haitzuloari, Baioko eta Amabiturrietako aztarnategiari edota Antxieta arkeologia taldearen jardunari buruz gehiago jakiteko aukera izango dute.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren lanerako baimena jaso dugu, Zestoako Amabiturrieta koba garrantzitsuaren ikerketarekin aurrera jarraitzeko. Asier Gomez Olivenciaren zuzendaritzapean egingo dira ikerketa horiek. Asteartean, abuztuaren 17an, proiektu honen geologia ardura duen EHUko Martin Arriolabengoarekin egin genuen lanaldia.