Hasi dira Asurtzu eremuan lehenengo aztarnak agertzen

Asurtzu-Erlo-Azpeitia

Indusketa aurrera doa eta hasi dira azaltzen lehenengo aztarnak. Esate baterako, Izarraitzeko hondarzulo edo dolina hauetan, bertako lurra oso mineralizatua dagoelako, Manganesoaren oxidazioaren eraginagatik sortzen diren estruktura konplexu hauek. Kontu handiz industu eta dokumentatu dira.

Asurtzu-Erlo-Azpeitia
Asurtzu-Erlo-Azpeitia
Asurtzu-Erlo-Azpeitia

Baita ere, azaltzen dira eskuz egindako lur-ontzi multzo bikainak. Oso apurtuak azaltzen dira baina garbitu eta gero elkartuko ditugu laborategian. Baita, analitika berezi batzuekin, agian jakingo dugu zer jaten zuten beraietan. Tipologiagatik Brontze arokoak izan liteke: +/- 3.500 urte, gaur egunetik.

Asurtzu-Erlo-Azpeitia
Asurtzu-Erlo-Azpeitia
Asurtzu-Erlo-Azpeitia
Asurtzu-Erlo-Azpeitia

Litika edo Harrizko tresnak ere azaltzen dira. Gehiena erabiltzen duten harria Suharria da eta tresna hauek eduki litekeen erabilera ezberdinak, teknologia litikoetan aditu batek, laborategian ikertuak izango dira. Tipologiaren gatik garaia ere zehaztuko du adituak baina printzipioz Lur-ontziak bezala Kalkolito/Brontze arokoak izan liteke: +/- 3.500 urte.

Asurtzu-Erlo-Azpeitia
Asurtzu-Erlo-Azpeitia

Gauza gehiago azaltzen joango dira eta datozen egunetan azalduko ditugu.

Asurtzu-Erlo-Azpeitia

Antxieta Arkeologi Taldea
Antxieta Arkeologi Taldea
Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen duen taldea

Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen duen irabazi asmorik gabeko talde kulturala.

Erlazionatuta