Indusketa aurrera doa eta hasi dira azaltzen lehenengo aztarnak. Esate baterako, Izarraitzeko hondarzulo edo dolina hauetan, bertako lurra oso mineralizatua dagoelako, Manganesoaren oxidazioaren eraginagatik sortzen diren estruktura konplexu hauek. Kontu handiz industu eta dokumentatu dira.
Euskal Herriko eguraldi petralak ongietorria eman die arkeologo gazteei. Euriak eta haizeak astindu gaitu baina lanak ondo doaz aurrera. Garai historikoak azaltzen diren azalerak altxatzen goaz eta historiaurrera berehala iritsiko gara.
Euriak eta aizeak astindu gaitu baina lanak aurrera ondo doaz. Garai historikoak azaltzen diran azalerak altxatzen goaz eta aurrehistorira berehala iritziko gera.
Abuztuaren 23tik 27ra, Valladolideko (Gaztela eta Leon, Espainia) unibertsitateko kideekin ikerketak hasi ditugu. Horiek irailean jarraituko dute lanekin Antxieta taldearen laguntza osoarekin.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren lanerako baimenak iritsi dira, eta orain gauzak ondo prestatzea tokatzen zaigu, irailean lanari gogor ekiteko. Lehenengo, Asurtzu-4 zonaldean egindako zundaketen estratigrafia bat berbegiratzen ari gara; izan ere, estratigrafiaren sekuentzia oso garrantzitsua da aztarnategia ulertzeko.
Antxietako taldekide urte askotan, Joseba Irureta izan zen Asurtzu-Erloko aztarnategia aurkitu zuena. Proiektu hori Izarraitz eremuko dimentsioa hartzera doanean, ez da momentu txarra hura gogoratzeko.