Haitzalde: nola bilatzen ditugu kobazuloak?
Nola bilatzen ditugu kobazuloak?
Modu bat baino gehiago erabiltzen dira eta hau da modu zaharretako bat:
- Mendian gizaki prehistorikoa bizitzeko egokia izango litzatekeen bailaratxo bat aukeratu, ipar eta mendebal haizeetatik babestua, bere errekatxoarekin.
- Inguruko baserritarrei galdetu; kasu honetan Igartza baserrikoei:
- Azeririk edo horrelakorik ezkutatzen al da zuloren batean zuen terrenoetan?
- Ba bai, Haitzalde izena ematen zaion lekuan umeak ateratzen ditu urtero!
Hor goaz berehala zuloa bilatzera!
Aurkitu dugu, estalita.
Argazkiak eta marrazkia egiten ditugu, nola dagoen jasotzeko.
Harriak kendu, justu-justukoa galeria begiratzeko arrastaka sartzeko.
Ahal den moduan barrura sartu eta galeria zer motatakoa den miatu.
Koba honetan Kalkolito/Brontze hilobi bat egon liteke!
Jarraitzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiari baimena eskatu behar zaio.
Berriro etorriko gara, baimenarekin.