Amalda III Erdi Paleolitoko kobazuloko indusketa 2024: Zestoako Neandertalen bizimodua ikertzen

Amalda III kobazuloko indusketa 2024 Amalda III kobazuloko indusketa 2024

Urte berri on denoi!!!!

2024ko urrian jorratu genuen koba berezi honen 6. Indusketa kanpaina eta orduan ez genuen albisterik atera, baina orain pentsatu dugu momentu ezin hobea dela urte berriaren lehen taupada honetan ateratzea.

Aurten ere nahiko txilipurdika ibili gera Altsolaratz errekaren uholdearekin.

Lehengo zubi zaharra uholdeak eman du eta berria moldatu beharra eduki dugu.

Amalda III kobazuloko indusketa 2024
Amalda III kobazuloko indusketa 2024
Amalda III kobazuloko indusketa 2024
Amalda III kobazuloko indusketa 2024

Seigarren indusketa kanpaina honetan, IV nibel estratigrafikoaren bukaera iritsi gera lauki guztietan.

Aurreko urteetan bezala, material arkeologikoen dentsitate handia dago, bai litika aldetik eta baita ere animalien hezur zatien aldetik ere.

Joseba Rios eta Laura Sanchez-en zuzendaritzapean gozatu ederra hartu dugu, bai material berezi hauek industen eta baita zuzendarien argipenekin ere.

Amalda III kobazuloko indusketa 2024
Amalda III kobazuloko indusketa 2024
Amalda III kobazuloko indusketa 2024
Amalda III kobazuloko indusketa 2024

Baita ere, 6. indusketa kanpaina honetan, Joseba eta Laura-ren hipotesiak sendotzen joan dira:

Koba honetako Neandertal hauek lan zehatz batzuk egitera etortzen dira bertara eta erabiltzen zituzten harrizko erramintak horrela adierazten dute. Gehien bat egurra lantzen zutela ematen du erramintaren tipologiagatik.

Material litikoaren dentsitatea benetan oso handia da eta milaka urteetan jarraipena izaten duela esan liteke, batez ere ikusita IV nibelaren potentzia eta azalera guztien koherentzia.

OSL datazioak adierazten dutenez, gutxienez 57.000 urtetik, 82.000 urtera doa IV nibela, hau gutxieneko datuak dira eta sekuentzia zabal honetan dentsitatea oso homogeneoa da.

Amalda III kobazuloko indusketa 2024
Amalda III kobazuloko indusketa 2024
Amalda III kobazuloko indusketa 2024
Amalda III kobazuloko indusketa 2024

Joseba eta Laurak hasieratik proposatzen duten bezala, aktibitate zehatz honetarako erabiltzen duten tekno-kultura “Vasconiense“ deritzaiona da eta ongi sendotua dago hipotesia hau ere, ehunka ta ehunka harri tresnekin.

Gehien bat gertu dagoen Urola ibaitik lortu dituzte hain gogorrak diren harri bolkaniko hauek, baina urrunetik ekarritako suharri materialak ere azaltzen dira noiz behinka.

Bulkanitak, Lutitak, Ofitak edo Basaltoak, gogorrak izateaz gain, lan berezi hauetako behar dituzten formak eta zorrotzerak lortzeko oso egokiak dira.

Garbi dago baita ere, bertan kontsumitzen zituztela mota ezberdinetako animaliak, azaltzen diran espezie ezberdinen zatitutako hezurrengatik.

2025 honetan, 7. Kanpaina egiteko prest !!

Aupa Amalda !!

Amalda III kobazuloko indusketa 2024
Amalda III kobazuloko indusketa 2024
Amalda III kobazuloko indusketa 2024
Amalda III kobazuloko indusketa 2024

Antxieta Arkeologi Taldea
Antxieta Arkeologi Taldea
Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen duen taldea

Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen duen irabazi asmorik gabeko talde kulturala.

Erlazionatuta