Helburuak beteta bukatu dugu hirugarren urteko lanaldia Amalda III kobazuloan
Hirugarren urteko lanaldia bukatu degu koba magiko honetan. Ez dakigu datorren urtean berriro bilatuko degun eta berriro onartuko al gaituen bere babesean. Koba honek bere sekretuak ondo babestuak ditu eta zail ipintzen ditu gauzak jakin nahi dituenentzat.
Erreka zabalak zeharkatuz.
Aldapa latzak dituzten ohianak menderatu.
Orma luze, traketz eta zuzenak gainditu.
Eta bidean ez ba zara gelditu iristen zera bere sabelera.
Indusketako lan taldea normalean 5 lagunekoa izan da. Koba txiki eta konplexu honetarako lan talde egokia da eta antolatuak dauzkagu bakoitzaren egin beharrak. Efizientzia lortua degu eta lagun arte polita egon da. Joseba eta Laurarekin lan egitea ohore bat da guretzako.
2021eko indusketa oso sutsua joan da eta aurre ikusten ziren helburuak bete ditugu. Indusketa honetan diferentziak markatzen dituena, ikertzaileak erabiltzen ari diren teknologia aurreratuak dira. Azaleratzen diren lurazalak momentu berean egindako 3D solidoetan lantzen dituzte.
Erdi Paleolitoko sekuentzian gabiltza industen eta koba honek daukan estratigrafia oparoaren lehenengo mailak ari gera azaleratzen. Urola bailarako azken Neanderthalak izan liteke Joseba Rios, Laura Sanchez eta taldekideak momentu honetan ikertzen ari direnak. 45.000 – 55.000 urte gaur egunetik. Azaltzen diren materialak ikusgarriak dira eta Musteriense tekno/kulturakoak dira.
Bisitariak edo elkarlanean dabiltzan adituak ere etorri zaizkigu. Ezusteko pasadizua Mikel Arregi Zestoako alkateak egin du eta beste momentu batean geologoen kongresu bat zegoela ematen zuen kobazuloan. 4 geologo batera etorri zaizkigu : Theodoros Karampaglidis Israeldik. Martin Arriolabengoa eta Julia Galan EHU Ion Uranga EHUan graduatua.
2021 urteko lanaldia aparta izan da. Eskerrikasko parte hartu duten guztieri edo diru laguntzekin proiektu hau bultzatzen duten guztiei ere : Gipuzkoako Foru alduandia eta Azpeitia ta Zestoako Udalak. Mila esker denoi. Aupa AMALDA-III.