Asteburu honetan Azpeitiko gazte gogotsu hauek lagundu digute ekainean erabili genituen indusketako ekipamendu guztiak Erlotik jasotzen. Eskerrik asko gaztiek, bejon deizuela! Indusketa sarearekin babestu, ekipamendu guztiarekin porteadore lanak egin kotxetara, herrira jaitsi eta mangerarekin garbiketa lanak egin ditugu.
Lan gogorra izan da, baina aurkikuntza ugarirekin bukatu ditugu 2022ko landa lanak. Bero handiko erreketarako eraikin bat azaleratu da indusketan, baita lurperatuta zegoen bobido bat ere. Orain laborategiko lanaren txanda da, gero ahalik eta hipotesi zehatzenak aurkeztu ahal izateko.
Indusketa aurrera doa eta hasi dira azaltzen lehenengo aztarnak. Esate baterako, Izarraitzeko hondarzulo edo dolina hauetan, bertako lurra oso mineralizatua dagoelako, Manganesoaren oxidazioaren eraginagatik sortzen diren estruktura konplexu hauek. Kontu handiz industu eta dokumentatu dira.
Euskal Herriko eguraldi petralak ongietorria eman die arkeologo gazteei. Euriak eta haizeak astindu gaitu baina lanak ondo doaz aurrera. Garai historikoak azaltzen diren azalerak altxatzen goaz eta historiaurrera berehala iritsiko gara.
Euriak eta aizeak astindu gaitu baina lanak aurrera ondo doaz. Garai historikoak azaltzen diran azalerak altxatzen goaz eta aurrehistorira berehala iritziko gera.