LABAR ARTEA miaketa sistematikoak eta ARKEOLOGIA miaketa orokorrak Urola, Deba eta Oriako bailaratan.
Erlazionatuta
Bukatutzat eman ditugu 2023ko ikerketak Lasturko kobazulo berezi honetan. 2017an, paleolitoko Labar Artea aurkitu genuen Antxietakoek eta geroztik, Blanca Ochoa, UCM unibertsitateko ikerlaria lan bikaina ari da egiten koba honetako paleolitoko grabatuekin.
LABAR ARTEA miaketa sistematikoak eta ARKEOLOGIA miaketa orokorrak Urola, Deba eta Oriako bailaratan.
Labar artean gaur egungo punta-puntako adituen artean dagoen Diego Garate plentziarraren bisita jaso genuen joan den igandean, eta berarekin miaketa saio bikain bat egiteko ohorea izan genuen. Guk ere ez genizkion gauzak erraz-erraz ipini.
LABAR ARTEA miaketa sistematikoak eta ARKEOLOGIA miaketa orokorrak Urola, Deba eta Oriako bailaratan.
Azken egunotako eguraldia aproposa izan ohi da ezkutuko koba estaliak bilatzeko. Koba barruetan askoz haize epelagoa egon ohi da kanpoan baino, eta bertan garatzen diren presioengatik baporez kargatutako haize ufadak sortzen dira kanpo aldera, ketan dagoen tximinia bat balitz bezala.