Mantentze lanak auzolanean Zestoako Irikaitz aztarnategian

Zestoako Irikaitz aztarnategia Zestoako Irikaitz aztarnategia

Zestoatik pasatzerakoan ikusten genuen Behe eta Goi Paleolitoko aire zabaleko aztarnategi bikain hau zer egoera kaxkarrean aurkitzen zen, sasiek eta belar txarrek alde guztietatik janda.

Zestoako Udalean kexa aurkeztu genuen idatzi baten bidez, nahiz eta Irikaitzen ardura Foru Aldundiarena izan.

Mantentze lanak auzolanean Zestoako Irikaitz aztarnategian
Mantentze lanak auzolanean Zestoako Irikaitz aztarnategian
Mantentze lanak auzolanean Zestoako Irikaitz aztarnategian
Mantentze lanak auzolanean Zestoako Irikaitz aztarnategian

Erantzuna berehala jaso genuen, Mikel Arregi alkatearena: “Zergatik ez dugu garbitzen geuk auzolanean larunbat honetan? Neu desbrozadorarekin joango naiz”. Zer esan behar genion…

Goiz guztia lanean eduki gintuen, kar, kar, kar!

Mantentze lanak auzolanean Zestoako Irikaitz aztarnategian
Mantentze lanak auzolanean Zestoako Irikaitz aztarnategian
Mantentze lanak auzolanean Zestoako Irikaitz aztarnategian
Mantentze lanak auzolanean Zestoako Irikaitz aztarnategian

Auzolana bukatuta, ezin hobeto gelditu da txukunduta Irikaitzeko aztarnategia, baina hurrengorako kexatzeko estrategia hobeto pentsatu beharra daukagu. Hori da egurra eman diguna! Kanpoa eta barrua, disdirak ateratzen dituela laga behar izan dugu!

Mantentze lanak auzolanean Zestoako Irikaitz aztarnategian
Mantentze lanak auzolanean Zestoako Irikaitz aztarnategian
Mantentze lanak auzolanean Zestoako Irikaitz aztarnategian
Mantentze lanak auzolanean Zestoako Irikaitz aztarnategian

Antxieta Arkeologi Taldea
Antxieta Arkeologi Taldea
Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen duen taldea

Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen duen irabazi asmorik gabeko talde kulturala.

Erlazionatuta