CENIEHko Joseba Rios arkeologoa eta bere lankideek Iraileko hirugarren astean indusketak hasten dituzte. Antxietakoak lehenago hasi gera lanean eta Altzolaraz bailarako sasi guztiak moztu ditugu koba dagoen harkaitzera iristeko.
Blanca Ochoa EHUko arkeologoa eta Marcos Garcia Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko ikerlaria Erlaitzko labar artea ikertzen hasi dira, Antxieta taldearen laguntzarekin. Antxieta taldeak aurkitutako material arkeologiko batzuei esker aztarnategi gisa katalogatu zuten haitzuloa 1978an.