Antxieta arkeologia taldeak Zestoako Baio koban aurkitutako materialak Irungo Gordailuko depositoan daude, eta zientzialari talde bat horiek ikertzen ari da.
Zestoako barru-barruak ikertzera goaz! 2021eko miaketekin hasiak gara Zestoako koba berezi honetan. Taldekide batzuk barrutik, eta beste batzuk, kanpotik. Koba honek sorpresa bikainak eskainiko dizkigu motz-motzean. Azalduko dizkizuegu.
Duela aste batzuk, Altzolarats bailaran dagoen Erralla kobazuloan izan ziren Antxieta arkeologia taldeko kideak.
Zestoako koba horretan miatze eta behaketa lanean hasi dira berriro, lehendik egindakoak berrikusteko eta balizko aurkikuntza berriak dokumentatzeko.
Blanca Otxoa EHU zuzendaritzan, Marcos Garcia eta Alvaro Ibero UCMko lankidetza eta Antxieta taldearen elkarlanarekin, Ekain kobazulotik hain gertu dagoen aztarnategi berezi honek daukan Labar Arte bikainaren ikerketarekin jarraitzen dugu.
Azpeitiko arkeologi taldekoak astebete inguru aritu dira indusketa lanetan Zestoako Amalda III kobazuloan. Burgosko CENIEH ikerketa zentroko Joseba Rios arkeologoak bukatutzat eman du aurtengo behaketa.
Joseba Rios arkeologoaren taldeak aste honetan hasi du indusketa kanpaina bertan eta Azpeitiko arkeologi taldekoak ere ari dira parte hartzen, Neanderthal garaiko aztarnen bila.
CENIEHko Joseba Rios arkeologoa eta bere lankideek Iraileko hirugarren astean indusketak hasten dituzte. Antxietakoak lehenago hasi gera lanean eta Altzolaraz bailarako sasi guztiak moztu ditugu koba dagoen harkaitzera iristeko. Zestoako Neanderthalak goi mailako eskalatzaileak ziren.
Blanca Ochoa EHUko arkeologoa eta Marcos Garcia Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko ikerlaria Erlaitzko labar artea ikertzen hasi dira, Antxieta taldearen laguntzarekin. Antxieta taldeak aurkitutako material arkeologiko batzuei esker aztarnategi gisa katalogatu zuten haitzuloa 1978an.