Gipuzkoako Foru Aldundiaren lanerako baimena jaso dugu, Zestoako Amabiturrieta koba garrantzitsuaren ikerketarekin aurrera jarraitzeko. Asier Gomez Olivenciaren zuzendaritzapean egingo dira ikerketa horiek.
Asteartean, abuztuaren 17an, proiektu honen geologia ardura duen EHUko Martin Arriolabengoarekin egin genuen lanaldia.
Herenegun, asteazkena, Joseba Rios maisuarekin izan ginen Irungo Gordailuan. Ikerketa egiteko, Zestoako Amalda IIIko neanderthalen harrizko tresnak nola neurtzen eta marrazten diren azaldu hark. Riosek, arkeologian doktoreaz gain, marrazkilari trebea dela erakutsi zigun. Hain zuzen ere, Irungo Gordailuan daude Antxieta taldeak 1983an aurkitutako neanderthalen harrizko tresnak, eta Rios horien gaineko ikerketa sakona egiten ari da. Halako ikerketak nola lantzen diren ezagutzeko erakustaldi bikaina jaso genuen.
1969ko ekainaren 8an, Azpeitiko Antxieta taldeko Andoni Albizuri Katxo-k eta Rafael Rezabalek sari bikaina lortu zuten, Sastarrain bailaran arkeologia miaketak egiten zebiltzala: Ekaingo margoak aurkitu zituzten. Labar arte paregabea eta aztarnategi ikusgarria. Oraindik gauza bera egiten jarraitzen dugu Antxietako kideok.
Antxieta arkeologia taldeak Zestoako Baio koban aurkitutako materialak Irungo Gordailuko depositoan daude, eta zientzialari talde bat horiek ikertzen ari da.
Zestoako barru-barruak ikertzera goaz!
2021eko miaketekin hasiak gara Zestoako koba berezi honetan.
Taldekide batzuk barrutik, eta beste batzuk, kanpotik.
Koba honek sorpresa bikainak eskainiko dizkigu motz-motzean.
Azalduko dizkizuegu.
Duela aste batzuk, Altzolarats bailaran dagoen Erralla kobazuloan izan ziren Antxieta arkeologia taldeko kideak.
Zestoako koba horretan miatze eta behaketa lanean hasi dira berriro, lehendik egindakoak berrikusteko eta balizko aurkikuntza berriak dokumentatzeko.
Blanca Otxoa EHU zuzendaritzan, Marcos Garcia eta Alvaro Ibero UCMko lankidetza eta Antxieta taldearen elkarlanarekin, Ekain kobazulotik hain gertu dagoen aztarnategi berezi honek daukan Labar Arte bikainaren ikerketarekin jarraitzen dugu.