Hirugarren urteko lanaldia bukatu dugu Zestoako Amalda kobazulo magikoan. 2021eko lanaldia aparta izan da.
Zestoako Neanderthalen ADNaren bila lanean jarraitzen dute Antxieta arkeologi taldekoek Amalda III koban.
1990eko eta 1998 zein 1999 urteetan Antxieta taldeak Zestoako Baio kobazuloan egindako zundaketetan aurkitutako materialen ikerketa egiten ari dira Gordailuan.
Iritsi dira urte guztian zain egoten garen amets egiteko egunak. Urriaren 9an, Joseba Rios, Laura Sanchez eta beraien taldekideak indusketa lanekin hasiko dira Zestoako Amalda III kobazuloan, Erdi Paleolitoko Neanderthalen arrastoak ikertzen, Antxietakoen laguntzarekin.
Zestoatik pasatzerakoan ikusten genuen Behe eta Goi Paleolitoko aire zabaleko aztarnategi bikain hau zer egoera kaxkarrean aurkitzen zen, sasiek eta belar txarrek alde guztietatik janda. Zestoako Udalean kexa aurkeztu genuen idatzi baten bidez, nahiz eta Irikaitzen ardura Foru Aldundiarena izan.
2021ean eta 2022an Baio kobazuloan ikerketa arkeologikoak gauzatzeko proiektua aurkeztu du Antxieta Arkelogi Taldeak.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren lanerako baimena jaso dugu, Zestoako Amabiturrieta koba garrantzitsuaren ikerketarekin aurrera jarraitzeko. Asier Gomez Olivenciaren zuzendaritzapean egingo dira ikerketa horiek. Asteartean, abuztuaren 17an, proiektu honen geologia ardura duen EHUko Martin Arriolabengoarekin egin genuen lanaldia.
Herenegun, asteazkena, Joseba Rios maisuarekin izan ginen Irungo Gordailuan. Ikerketa egiteko, Zestoako Amalda IIIko neanderthalen harrizko tresnak nola neurtzen eta marrazten diren azaldu hark. Riosek, arkeologian doktoreaz gain, marrazkilari trebea dela erakutsi zigun.