Bukatu ditugu 2023ko landa lan nagusiak Amalda III haitzuloan eta Zestoako Altzolarats bailaran bizi ziren Neanderthaletaz gero eta gehiago jakitea lortzen ari gara.
Lehenengo egunetan eguraldiak gogor erasotu zuen lantaldea, baina suposatzen dugu lehen gizon eta emakume haiek ere jasango zituztela horrelakoak eta txarragoak.
AMALDA-III-Zestoa–Erdi Paleolitoa: indusketa 2023. Neanderthalen ADNaren bila. Iritxi da aurten ere berriro ametsak errealitate bihurtzeko eguna. Joseba Rios eta Laura Sanchez-en zuzendaritzapean eta Antxietakoen laguntzarekin, 2023ko indusketarekin hasi gara. Egon adi !!!!!!
Igande honetan, azaroak 20, Zestoan Herri Azoka eduki dugu.
Kriston giroa eduki dugu Zestoako plazan.
Herritarrak ez dira gelditu ere egin, galdera bat bestearen atzetik, dena jakin nahian.
Eta gu gustura matraka galanta sartzen denei.
Atzo, azaroak 17, “Errinozeroak, hienak, elur oreinak eta hartzak Urolako bailaran“ hitzaldia eman zigun Asier Gomez Olivenciak Zestoan. Aukera bikaina izan genuen Zestoan, Asier Gomez-ekin, Errinozeroak, hienak, elur oreinak eta hartzak, Urolako bailaran gizakiarekin biziraupenagatik lehiatzen ziren garaietara eraman gintuen bere hitzaldiarekin. Baio eta Amabiturrieta kobazuloetan egindako lanak azaldu zizkigun.
Atzo, azaroak 15, “Zestoako Neanderthalak ezagutzen“ hitzaldia eman zigun Joseba Riosek Zestoan. Bertan kontatu zizkigun Josebak Zestoako Neanderthalen sekretu guztiak. Aukera bikaina eduki genuen Joseba Riosekin, Altzolarats bailarako Neanderthalen tartean murgiltzeko. Amalda I eta Amalda III kobazuloetan egindako lanak azaldu zizkigun.
Zestoako Udalak antolatu du egitasmoa, eta hilaren 15etik 20ra bitartean, herritarrek Amalda III haitzuloari, Baioko eta Amabiturrietako aztarnategiari edota Antxieta arkeologia taldearen jardunari buruz gehiago jakiteko aukera izango dute.
Zestoako Altzolarats bailaran Neanderthalak bizi izan ziren gutxienez duela 100.000 urtetik 45.000 urtera bailarako hainbat kobazulotan. 1980ko eta 1990ko hamarkadetan hamasei aztarnategi katalogatu genituen zundaketen bidez bailara horretan. Amalda III da aztarnategi horietako bat.
Zestoako Amalda III kobazuloko indusketa aurrera doa, eta Neanderthalen industria bikaina azaleratzen ari zaigu 13. azal honetan. Harrizko industria ugaria eta gizaki trebe haiek jaten zituzten animalia ezberdinen hezur zatiak.
Iritsi da ametsak errealitate bihurtzeko eguna.
Irailak 3, Joseba Rios eta Laura Sanchez-en zuzendaritzapean, beraien taldekideekin eta Antxietakoen laguntzarekin, 2022ko indusketekin hasten gara.