
Lehengo astean aurreratu genuen bezala, Zestoako Altzolaratz bailarako Neandertaletaz gehiago jakin nahian, pasa den urriko lehen aste honetan indusketa lanak egiten ibili gera AMALDA-III koba berezi honetan.
Aurrekoan esan bezala, Joseba Rios eta Laura Sanchez, arkeologoek gidatu dituzte aurtengo lanak ere eta benetan lan zehatza ta ikerketa bikaina egiten ari dira.

Zestoako Altzolaratz bailarako Neanderthaletaz gehiago jakin nahian, urriko lehen aste honetan indusketa lanetan ibiliko gera aztarnategi bikain honetan.
Joseba Rios eta Laura Sanchez, arkeologoek gidatuko dituzte aurtengo lanak ere.
Baina lehenago, Antxietako kideak ere egin behar izan ditugu gure logistika lantxoak.

Urte berri on denoi!!!!
2024ko urrian jorratu genuen koba berezi honen 6. Indusketa kanpaina eta orduan ez genuen albisterik atera, baina orain pentsatu dugu momentu ezin hobea dela urte berriaren lehen taupada honetan ateratzea.

Bukatu ditugu 2023ko landa lan nagusiak Amalda III haitzuloan eta Zestoako Altzolarats bailaran bizi ziren Neanderthaletaz gero eta gehiago jakitea lortzen ari gara.
Lehenengo egunetan eguraldiak gogor erasotu zuen lantaldea, baina suposatzen dugu lehen gizon eta emakume haiek ere jasango zituztela horrelakoak eta txarragoak.