Asteartean, abenduaren 5ean, Errezilgo San Martin herri eskolako Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleekin egon ginen, arkeologia eta paleontologia apur bat haiei irakasteko, Arzalluz auzoko Armalleta kobazuloa bisitatu genuen.
Azken asteetan Gordailua Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ondare Bildumen Zentroan izan dira Antxieta arkeologia taldeko kideak, garai batean egin zituzten ikerketetan topatutako materialari argazkiak ateratzen.