Bukatu ditugu 2023ko landa lan nagusiak Amalda III haitzuloan eta Zestoako Altzolarats bailaran bizi ziren Neanderthaletaz gero eta gehiago jakitea lortzen ari gara. Lehenengo egunetan eguraldiak gogor erasotu zuen lantaldea, baina suposatzen dugu lehen gizon eta emakume haiek ere jasango zituztela horrelakoak eta txarragoak.
AMALDA-III-Zestoa–Erdi Paleolitoa: indusketa 2023. Neanderthalen ADNaren bila. Iritxi da aurten ere berriro ametsak errealitate bihurtzeko eguna. Joseba Rios eta Laura Sanchez-en zuzendaritzapean eta Antxietakoen laguntzarekin, 2023ko indusketarekin hasi gara. Egon adi !
Zestoako Amalda III kobazuloko indusketa aurrera doa, eta Neanderthalen industria bikaina azaleratzen ari zaigu 13. azal honetan. Harrizko industria ugaria eta gizaki trebe haiek jaten zituzten animalia ezberdinen hezur zatiak.
Iritsi da ametsak errealitate bihurtzeko eguna. Irailak 3, Joseba Rios eta Laura Sanchez-en zuzendaritzapean, beraien taldekideekin eta Antxietakoen laguntzarekin, 2022ko indusketekin hasten gara. Aste honetan bideko sasiak moztu eta sokarekin esku laguntzak ipini ditugu bidean kobara iristeko.
Hirugarren urteko lanaldia bukatu dugu Zestoako Amalda kobazulo magikoan. 2021eko lanaldia aparta izan da.
Zestoako Neanderthalen ADNaren bila lanean jarraitzen dute Antxieta arkeologi taldekoek Amalda III koban.
Iritsi dira urte guztian zain egoten garen amets egiteko egunak. Urriaren 9an, Joseba Rios, Laura Sanchez eta beraien taldekideak indusketa lanekin hasiko dira Zestoako Amalda III kobazuloan, Erdi Paleolitoko Neanderthalen arrastoak ikertzen, Antxietakoen laguntzarekin.