Gipuzkoako Foru Aldundiaren lanerako baimenak iritsi dira, eta orain gauzak ondo prestatzea tokatzen zaigu, irailean lanari gogor ekiteko. Lehenengo, Asurtzu-4 zonaldean egindako zundaketen estratigrafia bat berbegiratzen ari gara; izan ere, estratigrafiaren sekuentzia oso garrantzitsua da aztarnategia ulertzeko.
Antxietako taldekide urte askotan, Joseba Irureta izan zen Asurtzu-Erloko aztarnategia aurkitu zuena. Proiektu hori Izarraitz eremuko dimentsioa hartzera doanean, ez da momentu txarra hura gogoratzeko.
IZARRAITZ diziplina anitzeko epe luzerako proiektu bat da: Geologia eta Mineralogia, Arkeologia eta Paleontologia, Biologia eta Paleobotanika, Etnografia eta Historia.
Zer altxor ezkutatzen du Izarraitzek? 2006-2007an Ikulluteko gaina aztertu genuen; 2013 eta 2020 artean Asurtzu eremua; eta 2021-2022 urteetan Izarraizko eremuan zabaltzen ari gara. Igande honetan, Valladolideko Unibertsitateko ikerlariak etorri ziren Izarraizko aztarnategia ezagutzera, hala nola Manuel Rojo prehistorian katedraduna, Pilar Perez arkeologoa eta Izaro Quevedo doktoratua egiten ari den arkeologoa.
Udalaren brigadetako langileek aurretik egindako lana borobilduz, asteburuan jaso ditu Antxieta arkeologia taldeak Erlon dagoen aire libreko aztarnategian pilatutako enborrrak eta adarrak.
Erloko puntatik gertu dagoen Asurtzuko aztarnategiaren inguruan eta Izarraizko beste eremu askotan azken elurteak eragindako kalteen berri eman du Antxieta Arkeologia Taldeak.