Zestoako Udalak antolatu du egitasmoa, eta hilaren 15etik 20ra bitartean, herritarrek Amalda III haitzuloari, Baioko eta Amabiturrietako aztarnategiari edota Antxieta arkeologia taldearen jardunari buruz gehiago jakiteko aukera izango dute.
Zestoako Altzolarats bailaran Neanderthalak bizi izan ziren gutxienez duela 100.000 urtetik 45.000 urtera bailarako hainbat kobazulotan. 1980ko eta 1990ko hamarkadetan hamasei aztarnategi katalogatu genituen zundaketen bidez bailara horretan. Amalda III da aztarnategi horietako bat.
Zestoako Amalda III kobazuloko indusketa aurrera doa, eta Neanderthalen industria bikaina azaleratzen ari zaigu 13. azal honetan. Harrizko industria ugaria eta gizaki trebe haiek jaten zituzten animalia ezberdinen hezur zatiak.
Iritsi da ametsak errealitate bihurtzeko eguna. Irailak 3, Joseba Rios eta Laura Sanchez-en zuzendaritzapean, beraien taldekideekin eta Antxietakoen laguntzarekin, 2022ko indusketekin hasten gara. Aste honetan bideko sasiak moztu eta sokarekin esku laguntzak ipini ditugu bidean kobara iristeko.
AMALDA-III 1983ean aurkitu genuen Antxieta taldekoek eta zundaketa bat eginez katalogatu genuen. Hain zuzen ere, Neanderthalen bizileku sekuentzia luze bat dago dokumentatuta koba honetan. 2019an ekin genion bertan elkarlanean indusketak egiteari eta horretan gabiltza, ordundik ikerketa sakon bat eginez.
Hirugarren urteko lanaldia bukatu dugu Zestoako Amalda kobazulo magikoan. 2021eko lanaldia aparta izan da.
Zestoako Neanderthalen ADNaren bila lanean jarraitzen dute Antxieta arkeologi taldekoek Amalda III koban.
Iritsi dira urte guztian zain egoten garen amets egiteko egunak. Urriaren 9an, Joseba Rios, Laura Sanchez eta beraien taldekideak indusketa lanekin hasiko dira Zestoako Amalda III kobazuloan, Erdi Paleolitoko Neanderthalen arrastoak ikertzen, Antxietakoen laguntzarekin.