Larunbata, otsailak 26. Hotz egiten du oraindik 1.000 metrora. Azpeitiko Izar Eizagirre EHUko Geologia ikaslea izan dugu gaur Arrasate Goenako 4. laugarren zundaketa aukeraketan eta hasieran. Leku interesgarria ematen du eta ikusi egin behar zer informazio ematen duen.
Goizean goiz hasten zara pentsatzen: euria goiz guztian egingo ote du edo atertuko du? Gehienetan, mela-mela eginda bukatzen duzu. Hau ere arkeologia da!
Joan zen igandean, otsailak 13, bisita polita izan genuen aztarnategian, gure lanak nola doazen ikusten. Zaldiak, behorrak eta moxalak ti-ta batean arrimatu dira, eta momentu batean pentsatu dugu zundaketara sartu behar ote duten, zer ari ote garen jakin-minez edo…
Igandea, urtarrilak 30. Eguraldi aparta dago 500 metrotik gora. Azpeitiko herrian, behean laga ditugu behe lainoa, hezetasuna eta hotza. Bagoaz Izarraizko antzinako arbasoen bizimodua ezagutzera. 2013tik Asurtzuko eremua ikertu ondoren, eta ikerketa ildo berari jarraituz, zonalde berri bat aukeratu dugu.
Urtarrilak 23, igandea. Hotza egiten du Burgos iparraldeko Merindadeetan: zero azpitik sei gradu. Eduardo Sainz-Maza adituarekin joan gara lurralde eder horretan dagoen labar arte bikaina ikustera eta ikastera. Eduardok ikerketa lan bikaina egina dauka zonalde horretan, eta miaketa lanetan laguntzeko prest agertu gara gu.
Zestoatik pasatzerakoan ikusten genuen Behe eta Goi Paleolitoko aire zabaleko aztarnategi bikain hau zer egoera kaxkarrean aurkitzen zen, sasiek eta belar txarrek alde guztietatik janda. Zestoako Udalean kexa aurkeztu genuen idatzi baten bidez, nahiz eta Irikaitzen ardura Foru Aldundiarena izan.
Abuztuaren 23tik 27ra, Valladolideko (Gaztela eta Leon, Espainia) unibertsitateko kideekin ikerketak hasi ditugu. Horiek irailean jarraituko dute lanekin Antxieta taldearen laguntza osoarekin.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren lanerako baimenak iritsi dira, eta orain gauzak ondo prestatzea tokatzen zaigu, irailean lanari gogor ekiteko. Lehenengo, Asurtzu-4 zonaldean egindako zundaketen estratigrafia bat berbegiratzen ari gara; izan ere, estratigrafiaren sekuentzia oso garrantzitsua da aztarnategia ulertzeko.