IZARRAITZ 2021-2022 Zundaketak

IZARRAITZ 2021-2022 Zundaketak

2021-07-03 · 1 minutuko irakurketa
Aire libreko zundaketa arkeologikoak Izarraitz mendilerroan.
projects

Aire libreko zundaketa arkeologikoak IZARRAITZ mendilerroan.

Antxieta Arkeologi Taldea
Egileak
Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen duen taldea
Antxieta Arkeologi Taldea Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen dugun irabazi asmorik gabeko talde kulturala gara. Gure lana aurrehistoriako arrastoen aurkikuntzan oinarritzen da, bai haitzuloetan, baita aire librean ere. Gipuzkoako Foru Aldundiaren baimenarekin ikerketako lehen fasean murgiltzen gara. Hau da, gure inguruetako aran eta mendietan miaketak eta zundaketak egin, laginak eta materialak analizatu eta azterketa orokor bat egiten diegu, aurkikuntzaren ezaugarriak neurtzeko. Behin-behineko estratigrafia ere finkatzen dugu material arkeologikoekin eta laginekin. Lan hau arkeologo aditu baten zuzendaritzapean eta elkarlanean egiten dugu. Ikerketaren lehen fasea amaitzean, material guztiak siglatu eta inbentariatzen dira. Ondoren, Gordailura entregatzen dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren arkeologia ondarearen gordetegia, dagokien katalogazio ofiziala egiteko eta ikerlari guztien eskura egoteko, informazio eta txosten guztiekin batera.

Erlazionatuta

ASURTZU 2020 Zundaketak featured image

ASURTZU 2020 Zundaketak

Aire libreko zundaketa arkeologikoak ASURTZUn.

IZARRAITZ 2021 Indusketak Laburpena featured image

IZARRAITZ 2021 Indusketak Laburpena

Aire libreko indusketa arkeologikoak IZARRAITZ mendilerroan.

IZARRAITZ Proiektu Orokorra featured image

IZARRAITZ Proiektu Orokorra

IZARRAITZ diziplina anitzeko epe luzerako proiektu bat da: Geologia eta Mineralogia, Arkeologia eta Paleontologia, Biologia eta Paleobotanika, Etnografia eta Historia.

Azpeitiko lehen herrixkaren usnan featured image

Azpeitiko lehen herrixkaren usnan

Antxieta Arkeologia Taldeak Asurtzu izeneko proiektu berri bat du eskuartean, eta joan zen hilean hasi ziren bertan zundaketak egiten. Suharriak, ikatzak eta bestelako hainbat …

Asurtzu aztarnategiko proiektuari ekin dio Antxieta Arkeologia Taldeak featured image

Asurtzu aztarnategiko proiektuari ekin dio Antxieta Arkeologia Taldeak

Erloko puntatik gertu dagoen aztarnategi bat ikertzen hasi da Antxieta Arkeologia Taldea, eta joan zen igandean, hilak 12, egin zituzten bertan lehen indusketak.