Azokarekin bukatu da 2023ko Zestoako Arkelogia Astea
Gaur, igandea azaroak 26, Zestoarrei herriko plaza hankaz gora ipini diegu. Goizean goiz joan gera gure traste guztiak hartuta eta plaza erdian ipini dizkiogu.
Bisontean, hartzak, hienak, lehoi nabarrak….Gizakiak, Labar Artea, arte higigorra….
Oso gustura!!
Erlazionatuta
Etzi, azaroak 26 igandea, Arkeologia Asteari bukaera emateko Herri Azoka bat antolatu dugu. Zestoa eta bere inguruetako ondare arkeologiko aberatsa eskuekin ukitzeko moduan ipiniko dugu erreplika ikusgarriekin. Gonbidatuak zaudete Herri Azokara !
Atzo, azaroak 23 osteguna, Zestoako udalak eta Antxieta Arkeologi Taldeak antolatutako Arkeologia astearen barruan bigarrengo hitzaldia eduki genuen eta oraingo honetan Antxietako taldekidea dugun Iñigo Arizaga izan genuen hizlari lanetan.
Bihar, azaroak 23 osteguna, bigarren hitzaldia antolatu dugu eta Iñigo Arizaga taldekideak gidatuko du jardunaldia. Zestoako ondare arkeologiko aberatsa du izenburua eta Zestoako altxorrak benetan merezi dute. Gonbidatuak zaudete denok bertara !
Atzo asteartea, Zestoako udalak eta Antxieta taldeak antolatutako Arkeologia astearen barruan lehenengo hitzaldia eduki genuen, Joseba Rios eta Asier Gomez genituela hizlari lanetan. Neandertaletaz blai eginda irten genuen, benetan bikaina izan zen !
Hitzaldiak, azaroak 21 asteartea eta 23 osteguna, Zestoako Alondero aretoan, ordua: 19:00 Herri Azoka, azaroak 26 igandea, ordua: 11:00etatik 15:00ra Datorren aste honetan aurrehistorian murgilduko gera buru eta belarri. Zatoz Zestoara eta gozatu.