Herenegun, asteazkena, Joseba Rios maisuarekin izan ginen Irungo Gordailuan. Ikerketa egiteko, Zestoako Amalda IIIko neanderthalen harrizko tresnak nola neurtzen eta marrazten diren azaldu hark. Riosek, arkeologian doktoreaz gain, marrazkilari trebea dela erakutsi zigun.
Zer altxor ezkutatzen du Izarraitzek? 2006-2007an Ikulluteko gaina aztertu genuen; 2013 eta 2020 artean Asurtzu eremua; eta 2021-2022 urteetan Izarraizko eremuan zabaltzen ari gara. Igande honetan, Valladolideko Unibertsitateko ikerlariak etorri ziren Izarraizko aztarnategia ezagutzera, hala nola Manuel Rojo prehistorian katedraduna, Pilar Perez arkeologoa eta Izaro Quevedo doktoratua egiten ari den arkeologoa.
1969ko ekainaren 8an, Azpeitiko Antxieta taldeko Andoni Albizuri Katxo-k eta Rafael Rezabalek sari bikaina lortu zuten, Sastarrain bailaran arkeologia miaketak egiten zebiltzala: Ekaingo margoak aurkitu zituzten. Labar arte paregabea eta aztarnategi ikusgarria.
Antxieta arkeologia taldeak Zestoako Baio koban aurkitutako materialak Irungo Gordailuko depositoan daude, eta zientzialari talde bat horiek ikertzen ari da.
Zestoako barru-barruak ikertzera goaz! 2021eko miaketekin hasiak gara Zestoako koba berezi honetan. Taldekide batzuk barrutik, eta beste batzuk, kanpotik. Koba honek sorpresa bikainak eskainiko dizkigu motz-motzean. Azalduko dizkizuegu.
Duela aste batzuk, Altzolarats bailaran dagoen Erralla kobazuloan izan ziren Antxieta arkeologia taldeko kideak.
Mikroplastikoen arazoaz ohartarazteko, Nuarbeko Ibar Eder urtegian argazkiak atera dituzte Antxieta arkeologia taldeko kideek.
1980 urtean giza hezurrak topatu zituzten Antxieta Arkeologia Taldeko kideek Errentxorta zein Kobalotx kobetan, eta 40 urte beranduago hara itzuli dira.