2021ean eta 2022an Baio kobazuloan ikerketa arkeologikoak gauzatzeko proiektua aurkeztu du Antxieta Arkelogi Taldeak.
Abuztuaren 23tik 27ra, Valladolideko (Gaztela eta Leon, Espainia) unibertsitateko kideekin ikerketak hasi ditugu. Horiek irailean jarraituko dute lanekin Antxieta taldearen laguntza osoarekin.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren lanerako baimena jaso dugu, Zestoako Amabiturrieta koba garrantzitsuaren ikerketarekin aurrera jarraitzeko. Asier Gomez Olivenciaren zuzendaritzapean egingo dira ikerketa horiek. Asteartean, abuztuaren 17an, proiektu honen geologia ardura duen EHUko Martin Arriolabengoarekin egin genuen lanaldia.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren lanerako baimenak iritsi dira, eta orain gauzak ondo prestatzea tokatzen zaigu, irailean lanari gogor ekiteko. Lehenengo, Asurtzu-4 zonaldean egindako zundaketen estratigrafia bat berbegiratzen ari gara; izan ere, estratigrafiaren sekuentzia oso garrantzitsua da aztarnategia ulertzeko.
Uztailaren azken egunetan, Manuel Rojo arkeologoaren eta Valladolideko unibertsitateko lantaldearen indusketa lanak ikustera joan ginen Antxieta taldeko kideok. Reionosoko (Burgos) El Pendon trikuharrian izan ginen; izan ere, indusketa lan bikaina eta interpretazio sakonak egiten ari dira han.
Antxietako taldekide urte askotan, Joseba Irureta izan zen Asurtzu-Erloko aztarnategia aurkitu zuena. Proiektu hori Izarraitz eremuko dimentsioa hartzera doanean, ez da momentu txarra hura gogoratzeko.
Uztailak 16 Ostirala: Atxurra Berriatua – Bizkaia. Diego Garate eta Olivia Riverok erakutsi dizkigute Atxurra kobazuloko altxorrak. Bizkaiako Berriatua “Berritxu"ko herrialdean daude kokatuak, Euskal Herriko Labar Artearen hain ezaugarriak diren grabatu eta margo hauek.
Labar artean gaur egungo punta-puntako adituen artean dagoen Diego Garate plentziarraren bisita jaso genuen joan den igandean, eta berarekin miaketa saio bikain bat egiteko ohorea izan genuen. Guk ere ez genizkion gauzak erraz-erraz ipini.