Igande honetan, azaroak 20, Zestoan Herri Azoka eduki dugu. Kriston giroa eduki dugu Zestoako plazan. Herritarrak ez dira gelditu ere egin, galdera bat bestearen atzetik, dena jakin nahian. Eta gu gustura matraka galanta sartzen denei.
Atzo, azaroak 17, “Errinozeroak, hienak, elur oreinak eta hartzak Urolako bailaran“ hitzaldia eman zigun Asier Gomez Olivenciak Zestoan. Aukera bikaina izan genuen Zestoan, Asier Gomez-ekin, Errinozeroak, hienak, elur oreinak eta hartzak, Urolako bailaran gizakiarekin biziraupenagatik lehiatzen ziren garaietara eraman gintuen bere hitzaldiarekin.
Atzo, azaroak 15, “Zestoako Neanderthalak ezagutzen“ hitzaldia eman zigun Joseba Riosek Zestoan. Bertan kontatu zizkigun Josebak Zestoako Neanderthalen sekretu guztiak. Aukera bikaina eduki genuen Joseba Riosekin, Altzolarats bailarako Neanderthalen tartean murgiltzeko.
Zestoako Udalak antolatu du egitasmoa, eta hilaren 15etik 20ra bitartean, herritarrek Amalda III haitzuloari, Baioko eta Amabiturrietako aztarnategiari edota Antxieta arkeologia taldearen jardunari buruz gehiago jakiteko aukera izango dute.
Zestoako Altzolarats bailaran Neanderthalak bizi izan ziren gutxienez duela 100.000 urtetik 45.000 urtera bailarako hainbat kobazulotan. 1980ko eta 1990ko hamarkadetan hamasei aztarnategi katalogatu genituen zundaketen bidez bailara horretan. Amalda III da aztarnategi horietako bat.
Zestoako Amalda III kobazuloko indusketa aurrera doa, eta Neanderthalen industria bikaina azaleratzen ari zaigu 13. azal honetan. Harrizko industria ugaria eta gizaki trebe haiek jaten zituzten animalia ezberdinen hezur zatiak.
Iritsi da ametsak errealitate bihurtzeko eguna. Irailak 3, Joseba Rios eta Laura Sanchez-en zuzendaritzapean, beraien taldekideekin eta Antxietakoen laguntzarekin, 2022ko indusketekin hasten gara. Aste honetan bideko sasiak moztu eta sokarekin esku laguntzak ipini ditugu bidean kobara iristeko.
Asteburu honetan Azpeitiko gazte gogotsu hauek lagundu digute ekainean erabili genituen indusketako ekipamendu guztiak Erlotik jasotzen. Eskerrik asko gaztiek, bejon deizuela! Indusketa sarearekin babestu, ekipamendu guztiarekin porteadore lanak egin kotxetara, herrira jaitsi eta mangerarekin garbiketa lanak egin ditugu.
Lan gogorra izan da, baina aurkikuntza ugarirekin bukatu ditugu 2022ko landa lanak. Bero handiko erreketarako eraikin bat azaleratu da indusketan, baita lurperatuta zegoen bobido bat ere. Orain laborategiko lanaren txanda da, gero ahalik eta hipotesi zehatzenak aurkeztu ahal izateko.