Labar artea Burgos iparraldeko Merindadeetan

Labar artea Burgos iparraldeko Merindadeetan

2022-01-26 · 1 minutuko irakurketa
Labar artea Burgos iparraldeko Merindadeetan
blog

Urtarrilak 23, igandea. Hotza egiten du Burgos iparraldeko Merindadeetan: zero azpitik sei gradu. Eduardo Sainz-Maza adituarekin joan gara lurralde eder horretan dagoen labar arte bikaina ikustera eta ikastera. Eduardok ikerketa lan bikaina egina dauka zonalde horretan, eta miaketa lanetan laguntzeko prest agertu gara gu.

Labar artea Burgos iparraldeko Merindadeetan
Labar artea Burgos iparraldeko Merindadeetan
Labar artea Burgos iparraldeko Merindadeetan
Labar artea Burgos iparraldeko Merindadeetan

Burgos iparraldeko Merindadeetako haritz, pago edo haginez osatutako Hijedoko basoen inguruan dauden harkaitz sedimentatuek estalpe eta txoko ugari eskaintzen dituzte artista prehistorikoek beren lanak gauzatzeko. Estalpe eta harkaitz horietan gauzatu dituzte azken urteetako miaketak eta ikerketak.

Labar artea Burgos iparraldeko Merindadeetan
Labar artea Burgos iparraldeko Merindadeetan
Labar artea Burgos iparraldeko Merindadeetan
Labar artea Burgos iparraldeko Merindadeetan

Estalpe eta harkaitz horietako miaketak eta ikerketak aurrera doazen heinean, gero eta labar arte lan ikusgarri gehiago gehiago azaltzen ari dira. Labar arte horietako gehienak paleolito ondorengo gisa katalogatzen dituzte; Neolitikotik Burdin Arora bitartean.

Labar artea Burgos iparraldeko Merindadeetan
Labar artea Burgos iparraldeko Merindadeetan
Labar artea Burgos iparraldeko Merindadeetan
Labar artea Burgos iparraldeko Merindadeetan

Antxieta Arkeologi Taldea
Egileak
Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen duen taldea
Antxieta Arkeologi Taldea Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen dugun irabazi asmorik gabeko talde kulturala gara. Gure lana aurrehistoriako arrastoen aurkikuntzan oinarritzen da, bai haitzuloetan, baita aire librean ere. Gipuzkoako Foru Aldundiaren baimenarekin ikerketako lehen fasean murgiltzen gara. Hau da, gure inguruetako aran eta mendietan miaketak eta zundaketak egin, laginak eta materialak analizatu eta azterketa orokor bat egiten diegu, aurkikuntzaren ezaugarriak neurtzeko. Behin-behineko estratigrafia ere finkatzen dugu material arkeologikoekin eta laginekin. Lan hau arkeologo aditu baten zuzendaritzapean eta elkarlanean egiten dugu. Ikerketaren lehen fasea amaitzean, material guztiak siglatu eta inbentariatzen dira. Ondoren, Gordailura entregatzen dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren arkeologia ondarearen gordetegia, dagokien katalogazio ofiziala egiteko eta ikerlari guztien eskura egoteko, informazio eta txosten guztiekin batera.

Erlazionatuta

El Pendon trikuharria featured image

El Pendon trikuharria

Uztailaren azken egunetan, Manuel Rojo arkeologoaren eta Valladolideko unibertsitateko lantaldearen indusketa lanak ikustera joan ginen Antxieta taldeko kideok. Reionosoko (Burgos) …

Mantentze lanak auzolanean Zestoako Irikaitz aztarnategian featured image

Mantentze lanak auzolanean Zestoako Irikaitz aztarnategian

Zestoatik pasatzerakoan ikusten genuen Behe eta Goi Paleolitoko aire zabaleko aztarnategi bikain hau zer egoera kaxkarrean aurkitzen zen, sasiek eta belar txarrek alde guztietatik …

Asurtzu 2021 proiektua: Izarraizko aire zabaleko ikerketa arkeologikoak featured image

Asurtzu 2021 proiektua: Izarraizko aire zabaleko ikerketa arkeologikoak

Abuztuaren 23tik 27ra, Valladolideko (Gaztela eta Leon, Espainia) unibertsitateko kideekin ikerketak hasi ditugu. Horiek irailean jarraituko dute lanekin Antxieta taldearen …

Asurtzu 2021 proiektua: aire zabaleko ikerketa arkeologikoak Izarraitzen featured image

Asurtzu 2021 proiektua: aire zabaleko ikerketa arkeologikoak Izarraitzen

Gipuzkoako Foru Aldundiaren lanerako baimenak iritsi dira, eta orain gauzak ondo prestatzea tokatzen zaigu, irailean lanari gogor ekiteko. Lehenengo, Asurtzu-4 zonaldean egindako …

Atxurra - Labar Artea featured image

Atxurra - Labar Artea

Uztailak 16 Ostirala: Atxurra Berriatua – Bizkaia. Diego Garate eta Olivia Riverok erakutsi dizkigute Atxurra kobazuloko altxorrak. Bizkaiako Berriatua “Berritxu"ko herrialdean …