Hartzaren atzaparkadak aurkitu dituzte Atsoagureta kobazuloan

Hartzaren atzaparkadak aurkitu dituzte Atsoagureta kobazuloan

2020 urtearen amaieran, Aizarnako Atsoagureta kobazuloa miatzen hasi ziren Antxieta arkeologia taldekoak. Urte ugari eman ditu haitzuloak itxita, eta azterketa sakon bat egiten hastea erabaki zuten Antxieta taldekoek. Miaketako lehen sorpresarekin egin dute topo gaur; izan ere, hartzaren atzaparkadak aurkitu dituzte galeria nagusiaren horma batean. Antxieta taldekoen arabera, oraindik miaketa lan handia dago egiteko, eta tinko jarraituko dute lanean.

Atsoagureta
Atsoagureta
Atsoagureta
Atsoagureta

Lehen zantzuen arabera, Ursus Spelaeus leize hartzaren aztarnak izan daitezkeela uste dute arkeologoek. Hartz horiek 400 eta 600 kilo artean pisatzen zuten normalean, baina 800 kilo pisatzera ere irits zitezkeen. Batez ere belarjaleak ziren hartz horiek, eta neguan hibernazioa egiten zuten; gainera, gizakiaren aurka borroka egiten zuten kobazuloak tarteko. Duela 20.000 urte inguru desagertu zen espeziea.

Ursus Spelaeus
Ursus Spelaeus
Ursus Spelaeus
Ursus Spelaeus

Antxieta Arkeologi Taldea
Antxieta Arkeologi Taldea
Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen duen taldea

Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen duen irabazi asmorik gabeko talde kulturala.

Erlazionatuta