Elurtean jausitako zuhaitzak kenduta, Asurtzuko aztarnategia garbi

Elurtean jausitako zuhaitzak kenduta, Asurtzuko aztarnategia garbi

Urtarrileko elurtean, lau pago jausi zitzaizkigun Asurtzuko aztarnategiaren gainera; horietako batzuk, gainera, arrisku egoeran gelditu ziren, zintzilik.

Azpeitiko Udalari eta bere brigadako langileei eskerrak eman beharrean gaude, aurreko astean zuhaitz horiek mozteko egindako ahaleginarengatik. Ahalegindu ez ezik, moztu ere moztu zituzten zuhaitzat. Bejondeiela, eta eskerrik asko!

Elurtean jausitako zuhaitzak kenduta, Asurtzuko aztarnategia garbi
Elurtean jausitako zuhaitzak kenduta, Asurtzuko aztarnategia garbi

Joan den aste bukaeran, herriko mutil gazte gogotsuenak etorri zitzaizkigun brigadakoek moztutako zuhaitzak aztarnategitik kentzera. Antxietako neska-mutilen laguntzarekin, zortzi bat tona egur aidean kendu zizkiguten aztarnategitik. Mila esker, eta bejondeizuela zuei ere!

Elurtean jausitako zuhaitzak kenduta, Asurtzuko aztarnategia garbi
Elurtean jausitako zuhaitzak kenduta, Asurtzuko aztarnategia garbi

Antxieta Arkeologi Taldea
Antxieta Arkeologi Taldea
Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen duen taldea

Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen duen irabazi asmorik gabeko talde kulturala.

Erlazionatuta