ZORIONAK, Joseba, Laura eta proiektuko taldekide guztiei!! Guretzako ohore bat da 1980an ekin genion ikerketari jarraipen bat ematea eta zuek bezalako ikerlari bikainekin elkarlanean jarduteko aukera izatea. Izugarrizko lana jorratzen ari zarete, jarraitu gogotsu ikerketekin.
Izarraitzeko proiektuaren barruan urteko azken lanak egiten ari da Antxieta arkeologia taldea; besteak beste, aztarna antropiko guztiak geoposizionatzen eta katalogatzen.
Asteartean, abenduaren 5ean, Errezilgo San Martin herri eskolako Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleekin egon ginen, arkeologia eta paleontologia apur bat haiei irakasteko, Arzalluz auzoko Armalleta kobazuloa bisitatu genuen.
Bukatutzat eman ditugu 2023ko ikerketak Lasturko kobazulo berezi honetan. 2017an, paleolitoko Labar Artea aurkitu genuen Antxietakoek eta geroztik, Blanca Ochoa, UCM unibertsitateko ikerlaria lan bikaina ari da egiten koba honetako paleolitoko grabatuekin.
Gaur, igandea azaroak 26, Zestoarrei herriko plaza hankaz gora ipini diegu. Goizean goiz joan gera gure traste guztiak hartuta eta plaza erdian ipini dizkiogu. Bisontean, hartzak, hienak, lehoi nabarrak….Gizakiak, Labar Artea, arte higigorra….
Etzi, azaroak 26 igandea, Arkeologia Asteari bukaera emateko Herri Azoka bat antolatu dugu. Zestoa eta bere inguruetako ondare arkeologiko aberatsa eskuekin ukitzeko moduan ipiniko dugu erreplika ikusgarriekin. Gonbidatuak zaudete Herri Azokara !
Atzo, azaroak 23 osteguna, Zestoako udalak eta Antxieta Arkeologi Taldeak antolatutako Arkeologia astearen barruan bigarrengo hitzaldia eduki genuen eta oraingo honetan Antxietako taldekidea dugun Iñigo Arizaga izan genuen hizlari lanetan.
Bihar, azaroak 23 osteguna, bigarren hitzaldia antolatu dugu eta Iñigo Arizaga taldekideak gidatuko du jardunaldia. Zestoako ondare arkeologiko aberatsa du izenburua eta Zestoako altxorrak benetan merezi dute. Gonbidatuak zaudete denok bertara !
Atzo asteartea, Zestoako udalak eta Antxieta taldeak antolatutako Arkeologia astearen barruan lehenengo hitzaldia eduki genuen, Joseba Rios eta Asier Gomez genituela hizlari lanetan. Neandertaletaz blai eginda irten genuen, benetan bikaina izan zen !