Zestoako neanderthalak ikertzen

Zestoako neanderthalak ikertzen

2021-06-18 · 1 minutuko irakurketa
Zestoako neanderthalak ikertzen
blog

Herenegun, asteazkena, Joseba Rios maisuarekin izan ginen Irungo Gordailuan. Ikerketa egiteko, Zestoako Amalda IIIko neanderthalen harrizko tresnak nola neurtzen eta marrazten diren azaldu hark. Riosek, arkeologian doktoreaz gain, marrazkilari trebea dela erakutsi zigun. Hain zuzen ere, Irungo Gordailuan daude Antxieta taldeak 1983an aurkitutako neanderthalen harrizko tresnak, eta Rios horien gaineko ikerketa sakona egiten ari da. Halako ikerketak nola lantzen diren ezagutzeko erakustaldi bikaina jaso genuen.

Suharrien marrazkiak

Antxieta Arkeologi Taldea
Egileak
Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen duen taldea
Antxieta Arkeologi Taldea Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen dugun irabazi asmorik gabeko talde kulturala gara. Gure lana aurrehistoriako arrastoen aurkikuntzan oinarritzen da, bai haitzuloetan, baita aire librean ere. Gipuzkoako Foru Aldundiaren baimenarekin ikerketako lehen fasean murgiltzen gara. Hau da, gure inguruetako aran eta mendietan miaketak eta zundaketak egin, laginak eta materialak analizatu eta azterketa orokor bat egiten diegu, aurkikuntzaren ezaugarriak neurtzeko. Behin-behineko estratigrafia ere finkatzen dugu material arkeologikoekin eta laginekin. Lan hau arkeologo aditu baten zuzendaritzapean eta elkarlanean egiten dugu. Ikerketaren lehen fasea amaitzean, material guztiak siglatu eta inbentariatzen dira. Ondoren, Gordailura entregatzen dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren arkeologia ondarearen gordetegia, dagokien katalogazio ofiziala egiteko eta ikerlari guztien eskura egoteko, informazio eta txosten guztiekin batera.

Erlazionatuta

Urola bailarako biodibertsitatea prehistoria zaharrean featured image

Urola bailarako biodibertsitatea prehistoria zaharrean

Antxieta arkeologia taldeak Zestoako Baio koban aurkitutako materialak Irungo Gordailuko depositoan daude, eta zientzialari talde bat horiek ikertzen ari da.

Amaitu dituzte Zestoako Amalda III kobazuloko indusketa lanak featured image

Amaitu dituzte Zestoako Amalda III kobazuloko indusketa lanak

Azpeitiko arkeologi taldekoak astebete inguru aritu dira indusketa lanetan Zestoako Amalda III kobazuloan. Burgosko CENIEH ikerketa zentroko Joseba Rios arkeologoak bukatutzat eman …

Zestoako Amalda III kobazuloko indusketa lanetan dabiltza Antxietakoak featured image

Zestoako Amalda III kobazuloko indusketa lanetan dabiltza Antxietakoak

Joseba Rios arkeologoaren taldeak aste honetan hasi du indusketa kanpaina bertan eta Azpeitiko arkeologi taldekoak ere ari dira parte hartzen, Neanderthal garaiko aztarnen bila.

Amalda III kobazuloko prestakuntza lanak featured image

Amalda III kobazuloko prestakuntza lanak

CENIEHko Joseba Rios arkeologoa eta bere lankideek Iraileko hirugarren astean indusketak hasten dituzte. Antxietakoak lehenago hasi gera lanean eta Altzolaraz bailarako sasi …

Ekain, 1969 featured image

Ekain, 1969

1969ko ekainaren 8an, Azpeitiko Antxieta taldeko Andoni Albizuri Katxo-k eta Rafael Rezabalek sari bikaina lortu zuten, Sastarrain bailaran arkeologia miaketak egiten zebiltzala: …