Zestoa Arkeologia astea - Hitzaldiak, Azaroak 21 asteartea, 23 osteguna eta Herri Azoka 26 igandea.

Zestoa Arkeologia astea - Hitzaldiak, Azaroak 21 asteartea, 23 osteguna eta Herri Azoka 26 igandea.

2023-11-19 · 3 minutuko irakurketa
Zestoa Arkeologia astea - Hitzaldiak, Azaroak 21 asteartea, 23 osteguna eta Herri Azoka 26 igandea. Zestoa Arkeologia astea - Hitzaldiak, Azaroak 21 asteartea, 23 osteguna eta Herri Azoka 26 igandea.
blog

Hitzaldiak, azaroak 21 asteartea eta 23 osteguna, Zestoako Alondero aretoan, ordua: 19:00

Herri Azoka, azaroak 26 igandea, ordua: 11:00etatik 15:00ra

Datorren aste honetan aurrehistorian murgilduko gera buru eta belarri.

Zatoz Zestoara eta gozatu.

2023-11-21 - Neanderthalak Euskal Herrian - Joseba Rios eta Asier Gomez

Azaroak 21, asteartea, 19:00. Alonderoko udal aretoa.

Hitzaldia: Neanderthalak Euskal Herrian.

Hizlaria: Joseba Rios Garaizar eta Asier Gomez Olivencia.

Urteetan oso ideia okerra izan da neandertalei buruz, eta hominido oso primarioa eta baldarra zela uste zen, zerikusirik ez duena egungo gizakiaren (Homo sapiens sapiens) “sofistikazioarekin”. Azken hamarkadetan, ordea, ikerketa eta aurkikuntza berriek erakutsi dute hori ez dela horrela. Gaur egun, neandertalak giza talde desberdin gisa ikusten dira, bai, baina egungo gizakien eboluzio-kategoria berarekin.

Iazko hitzaldietan Zestoan izan genituen Joseba Rios eta Asier Gomez ikerlariek, argibide asko eman ditzakete zentzu horretan. Lehengoak indusketa kanpaina oso emankorra zuzendu du Amalda-III haitzuloan (Altzolarats). Gipuzkoan oso gutxi dira neandertalen presentzia frogatua izan den aztarnategiak, eta hau da horietako bat. Bertan, Erdi Paleolitoan ondo kontserbatutako okupazio-maila dagoela egiaztatzen duten faunaren laginak eta harrizko industriaren aztarnak berreskuratu dira.

Gomez, berriz, Baioko aztarnategian (Zestoa) dabil buru-belarri. Etorkizunean zeresan ugari emango du aztarnategi horrek. Momentuz dakiguna da Gipuzkoako faunarik zaharrena dagoela koba horretan. Riosek eta Gomezek, biak elkarlanean, ikerketa eta argitalpen ugaritan parte hartu dute, eta gure inguruarekin lotura zuzena dute, besteak beste, “Amalda eta Amalda III. Habitat neandertala Altzolarats haranean” deritzanak eta Amabiturrietako zein Baioko kobari buruzko ikerketak.

2023-11-23 - Hitzaldia - Iñigo Arizaga

Azaroak 23, osteguna, 19:00. Alonderoko udal aretoa.

Hitzaldia: Zestoako ondare arkeologiko aberatsa: Ikuspegi orokor bat.

Hizlaria: Iñigo Arizaga Arcelus

Ondare arkeologiko oso aberatsa du gure udalerriak, eta horri Sastarrain aldekoak gehituz gero dozenaka kobazulo eta aztarnategi daukagu. Paleolito garaikoak dira asko, baina baita Kalkolitiko, Brontze eta Burdin garaiko ugari ere. Batzuk oso ezagunak, beste batzuk oharkabean pasatzen zaizkigunak. Iñigo Arizagak eskainiko duen ikuspegi orokor horrek gure ondarea gehiago ezagutzera eramango gaitu, eta hortik sentsibilizatzera eta daukagun altxorra zaintzera.

2023-11-26 - HERRI AZOKA - Antxieta Arkeologia Taldea

Azaroak 26, igandea, 11:00 – 15:00. Udaletxeko arkupetan.

Historiaurrea Zestoan eta inguruko bailaratan. Erakustaldia herri azoka formatuan.

Antolatzailea: Antxieta Arkeologi Taldea.

Antxieta Arkeologi Taldea aski ezaguna da gure artean, Andoni Albizuri eta Rafael Rezabalek 1965ean sortu zutenetik, besteak beste, Ekaingo haitzuloa eta bertako margoak aurkitu zituztelako. Beren lana historiaurreko arrastoen aurkikuntzara bideratzen da, bai haitzuloetan, baita aire librean ere. Gure inguruetako haran eta mendietan miaketak eta zundaketak egitea, laginak eta materialak analizatzea eta azterketa orokor bat egitea da, asko laburtuz, beren lana. Lan hori arkeologo adituen zuzendaritzapean eta elkarlanean egiten dute.

Gure inguruan aurkitutako aztarnategi ia gehienak beren etengabeko lanari esker izan dira, eta emaitza, erakusketan ikusiko den bezala, ikaragarrizkoa da. Askotan ez dute esker handirik jasotzen gizartearen partetik baina gure historiaurrearen ikerketa eta babesari sekulako ekarpena egin diote mende erdi honetan zehar.

Antxieta Arkeologi Taldea
Egileak
Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen duen taldea
Antxieta Arkeologi Taldea Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen dugun irabazi asmorik gabeko talde kulturala gara. Gure lana aurrehistoriako arrastoen aurkikuntzan oinarritzen da, bai haitzuloetan, baita aire librean ere. Gipuzkoako Foru Aldundiaren baimenarekin ikerketako lehen fasean murgiltzen gara. Hau da, gure inguruetako aran eta mendietan miaketak eta zundaketak egin, laginak eta materialak analizatu eta azterketa orokor bat egiten diegu, aurkikuntzaren ezaugarriak neurtzeko. Behin-behineko estratigrafia ere finkatzen dugu material arkeologikoekin eta laginekin. Lan hau arkeologo aditu baten zuzendaritzapean eta elkarlanean egiten dugu. Ikerketaren lehen fasea amaitzean, material guztiak siglatu eta inbentariatzen dira. Ondoren, Gordailura entregatzen dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren arkeologia ondarearen gordetegia, dagokien katalogazio ofiziala egiteko eta ikerlari guztien eskura egoteko, informazio eta txosten guztiekin batera.

Erlazionatuta

Zestoako Arkeologia Astea egingo dugu azaroaren 15etik 20ra featured image

Zestoako Arkeologia Astea egingo dugu azaroaren 15etik 20ra

Zestoako Udalak antolatu du egitasmoa, eta hilaren 15etik 20ra bitartean, herritarrek Amalda III haitzuloari, Baioko eta Amabiturrietako aztarnategiari edota Antxieta arkeologia …

Zestoako Arkeologia Astea azaroak 17 osteguna hitzaldia Asier Gomez Olivencia featured image

Zestoako Arkeologia Astea azaroak 17 osteguna hitzaldia Asier Gomez Olivencia

Atzo, azaroak 17, “Errinozeroak, hienak, elur oreinak eta hartzak Urolako bailaran“ hitzaldia eman zigun Asier Gomez Olivenciak Zestoan. Aukera bikaina izan genuen Zestoan, Asier …

Zestoako Amalda III haitzuloko 2023ko landa lan nagusiak, bukatuta featured image

Zestoako Amalda III haitzuloko 2023ko landa lan nagusiak, bukatuta

Bukatu ditugu 2023ko landa lan nagusiak Amalda III haitzuloan eta Zestoako Altzolarats bailaran bizi ziren Neanderthaletaz gero eta gehiago jakitea lortzen ari gara. Lehenengo …

Amalda III kobazuloko indusketei berrekin diegu featured image

Amalda III kobazuloko indusketei berrekin diegu

AMALDA-III-Zestoa–Erdi Paleolitoa: indusketa 2023. Neanderthalen ADNaren bila. Iritxi da aurten ere berriro ametsak errealitate bihurtzeko eguna. Joseba Rios eta Laura Sanchez-en …

Zestoako Arkeologia Astea azaroak 15 asteartea hitzaldia Joseba Rios featured image

Zestoako Arkeologia Astea azaroak 15 asteartea hitzaldia Joseba Rios

Atzo, azaroak 15, “Zestoako Neanderthalak ezagutzen“ hitzaldia eman zigun Joseba Riosek Zestoan. Bertan kontatu zizkigun Josebak Zestoako Neanderthalen sekretu guztiak. Aukera …