Zestoako Arkeologia Astea azaroak 20 igandea Herri Azoka
Zestoako Arkeologia Astea azaroak 20 igandea Herri Azoka
2022-11-21
·
1 minutuko irakurketa

Igande honetan, azaroak 20, Zestoan Herri Azoka eduki dugu.
Kriston giroa eduki dugu Zestoako plazan.
Herritarrak ez dira gelditu ere egin, galdera bat bestearen atzetik, dena jakin nahian.
Eta gu gustura matraka galanta sartzen denei.
Herritarrak murgildu egin dira azokan, eta alde berean prehistorian !!
Gehiagotan egin beharrekoa horrelakoak, zientzia herriari !!
Datorren urtera arte Zestoa !!





Egileak
Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen duen taldea
Antxieta Arkeologi Taldea Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen dugun irabazi asmorik gabeko talde kulturala gara. Gure lana aurrehistoriako arrastoen aurkikuntzan oinarritzen da, bai haitzuloetan, baita aire librean ere. Gipuzkoako Foru Aldundiaren baimenarekin ikerketako lehen fasean murgiltzen gara. Hau da, gure inguruetako aran eta mendietan miaketak eta zundaketak egin, laginak eta materialak analizatu eta azterketa orokor bat egiten diegu, aurkikuntzaren ezaugarriak neurtzeko. Behin-behineko estratigrafia ere finkatzen dugu material arkeologikoekin eta laginekin. Lan hau arkeologo aditu baten zuzendaritzapean eta elkarlanean egiten dugu. Ikerketaren lehen fasea amaitzean, material guztiak siglatu eta inbentariatzen dira. Ondoren, Gordailura entregatzen dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren arkeologia ondarearen gordetegia, dagokien katalogazio ofiziala egiteko eta ikerlari guztien eskura egoteko, informazio eta txosten guztiekin batera.




