Zestoako Arkeologia Astea 2025: Hitzaldiak eta Herri Azoka
Zestoako Arkeologia Astea 2025: Hitzaldiak eta Herri AzokaZestoako Udalak, Antxieta Arkeologi Taldearekin batera antolatutako Arkeologia Asteari amaiera eman diogu atzo Herri Azokarekin.
Atzo udaletxe azpian ospatutako herri azokarekin itxi dugu beste urte batez aste osoko egitaraua. Goizeko 11:00etatik 15:00etara, herritarrek aukera izan dute gu bezalako diru afanik gabeko talde kultural baten ikerketa jardunaren inguruan gehiago jakiteko, baita taldeko kideen azalpenak gertutik entzuteko ere.
Txikienek ere gozatu dute azokak eskainitako proposamenez, hondar artean harriak, hezurrak eta lur-ontziak bilatzen aritu dira batzuk eta betaurreko bereziak jantzita, xagutxoen, satorren, xagu-xatar, igelen edo arrainen hezur txikitxoak aurkitu eta bereizten besteak.

Aurtengo Arkeologia Astea asteartean abiatu zen, hiru ekintzekin :
Lehen egunean, asteartea, Hartzak Euskal Herrian: Zestoako inguruko aztarnategien garrantzia izeneko hitzaldiak eman zion hasiera egitarauari, Asier Gomez eta Monika Villalbak maisutza handiz hartzen munduan gidaturik.
Egun berean, Joseba Rios izan genuen, Amaldako neandertaletaz eta Baskoniarra deitzen zaion tekno-kulturaz argitu gintuena edo gutxienez hausnarketara gonbidatuz.

Bigarren hitzaldia ostegunean izan zen, Amabiturrieta, Zestoako altxor ezkutua izenpean.
Alondero jendez lepo bete zen, eta ikusmin handia piztu zuen hitzaldiak bertaratuen artean, Iñigo Arizaga taldekideak trebetasun handiz gidatu ginduen denok, Zestoako lurpean ezkutuan diren galería eta altxorretatik.

ESKERRIK ASKO parte hartu duzuen guztioi !!!!





