Zestoako Arkeologia Astea egingo dugu abenduaren 10etik 15era
Zestoako Arkeologia Astea egingo dugu abenduaren 10etik 15era
2024-12-07
·
1 minutuko irakurketa

Datorren astean, guztiok Zestoara!
Abenduak 10 asteartean Asier Gomez Olivencia etorriko zaigu Urola bailarako lehenengo gizakien berri ematera, Georgiatik Zestoara, Atapuercatik pasatuz. Zestoako Alondero udal aretoan 19:00etan. Ez galdu!

Abenduak 12 ostegunean, Joseba Rios Garaizar izango dugu Euskal Herriko azken Neandertalen inguruko hitzaldia ematen. Zestoako Alondero udal aretoan 19:00etan. Non galdu ote ziren Euskal Herriko azken Neandertalak?🤔


Abenduak 15 igandea izango da azken eguna. Herri Azokan aurkituko gaituzue, herriko plazan goizeko 11:00etatik 15:00arte. Animatu!


Egileak
Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen duen taldea
Antxieta Arkeologi Taldea Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen dugun irabazi asmorik gabeko talde kulturala gara. Gure lana aurrehistoriako arrastoen aurkikuntzan oinarritzen da, bai haitzuloetan, baita aire librean ere. Gipuzkoako Foru Aldundiaren baimenarekin ikerketako lehen fasean murgiltzen gara. Hau da, gure inguruetako aran eta mendietan miaketak eta zundaketak egin, laginak eta materialak analizatu eta azterketa orokor bat egiten diegu, aurkikuntzaren ezaugarriak neurtzeko. Behin-behineko estratigrafia ere finkatzen dugu material arkeologikoekin eta laginekin. Lan hau arkeologo aditu baten zuzendaritzapean eta elkarlanean egiten dugu. Ikerketaren lehen fasea amaitzean, material guztiak siglatu eta inbentariatzen dira. Ondoren, Gordailura entregatzen dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren arkeologia ondarearen gordetegia, dagokien katalogazio ofiziala egiteko eta ikerlari guztien eskura egoteko, informazio eta txosten guztiekin batera.




