URTIAGAKO LEIZEA - Itziar - 1981/2022

URTIAGAKO LEIZEA - Itziar - 1981/2022

2022-04-12 · 1 minutuko irakurketa
Urtiagako Leizea - Itziar - 1981/2022 Urtiagako Leizea - Itziar - 1981/2022
blog

Urte batzuk pasatu ondoren, bueltatu egin gara Itziarko URTIAGAKO LEIZERA. 1981ean zulo estu eta beldurgarri batetik sartu ginen milaka urtetan inor ibili gabeko galeria zoragarri batzuetara. Bihotzak abiadura bizian taupadaka eduki genituen, emozioz betetako hurrengo orduetan eta egunetan. Lehengo igandean, berriro emozionatu ginen hara bueltatzean.

Urtiagako Leizea - Itziar - 1981/2022
Urtiagako Leizea - Itziar - 1981/2022
Urtiagako Leizea - Itziar - 1981/2022
Urtiagako Leizea - Itziar - 1981/2022

1981 eta 1983 artean bi zundaketa egin genituen Jesus Altunaren ardurapean. Orain, Irungo GORDAILURA joan gara, zundaketa haietan aurkitutako paleontologia eta litika bakar batzuk berrikustera eta denei argazkiak ateratzera. Benetan material bikaina dago.

Urtiagako Leizea - Itziar - 1981/2022
Urtiagako Leizea - Itziar - 1981/2022
Urtiagako Leizea - Itziar - 1981/2022
Urtiagako Leizea - Itziar - 1981/2022

Primizia moduan, Kantauri aldeko Euskal Herriko lehen mamuta aurkitu genuen, beste zenbait espezierekin batera:

Belarjaleak:

  1. Mammuthus primigenius
  2. Equus ferus
  3. Coleodonta antiquitatis
  4. Rupicapra rupicapra
  5. Ranfiter tarandus
  6. Cervus elapus
  7. Capreolus capreolus
  8. Megaloceros giganteus
  9. Lepus europaeus
  10. Bos

Urtiagako Leizea - Itziar - 1981/2022
Urtiagako Leizea - Itziar - 1981/2022
Urtiagako Leizea - Itziar - 1981/2022
Urtiagako Leizea - Itziar - 1981/2022

Eta haragijaleak:

  1. Panthera leo
  2. Crocuta crocuta
  3. Canis lupus
  4. Vulpes vulpes
  5. Ursus spelaeus
  6. Mustela
  7. Meles meles

Urtiagako Leizea - Itziar - 1981/2022
Urtiagako Leizea - Itziar - 1981/2022
Urtiagako Leizea - Itziar - 1981/2022

Antxieta Arkeologi Taldea
Egileak
Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen duen taldea
Antxieta Arkeologi Taldea Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen dugun irabazi asmorik gabeko talde kulturala gara. Gure lana aurrehistoriako arrastoen aurkikuntzan oinarritzen da, bai haitzuloetan, baita aire librean ere. Gipuzkoako Foru Aldundiaren baimenarekin ikerketako lehen fasean murgiltzen gara. Hau da, gure inguruetako aran eta mendietan miaketak eta zundaketak egin, laginak eta materialak analizatu eta azterketa orokor bat egiten diegu, aurkikuntzaren ezaugarriak neurtzeko. Behin-behineko estratigrafia ere finkatzen dugu material arkeologikoekin eta laginekin. Lan hau arkeologo aditu baten zuzendaritzapean eta elkarlanean egiten dugu. Ikerketaren lehen fasea amaitzean, material guztiak siglatu eta inbentariatzen dira. Ondoren, Gordailura entregatzen dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren arkeologia ondarearen gordetegia, dagokien katalogazio ofiziala egiteko eta ikerlari guztien eskura egoteko, informazio eta txosten guztiekin batera.

Erlazionatuta

Baio Kobazuloko ikerketa arkeologikoa: urarekin galbaiketa featured image

Baio Kobazuloko ikerketa arkeologikoa: urarekin galbaiketa

Ikerketa lan bikaina egiten ari dira Asier Gomez-Olivencia EHU eta bere lan taldea Zestoako aztarnategi garrantzitsu honetan. Antxieta taldekoak ere elkarlanean ari gera proiektu …

Laura Sanchez Romeroren hitzaldia Amalda III kobazuloko Neanderthalen inguruan featured image

Laura Sanchez Romeroren hitzaldia Amalda III kobazuloko Neanderthalen inguruan

AMALDA-III 1983ean aurkitu genuen Antxieta taldekoek eta zundaketa bat eginez katalogatu genuen. Hain zuzen ere, Neanderthalen bizileku sekuentzia luze bat dago dokumentatuta koba …

Ezkuzta kobako ur jauzia featured image

Ezkuzta kobako ur jauzia

Goi paleolitoko aztarnategi bikaina daukan koba honetatik, ur jauzi edo surgentzia indartsua irteten du, euriak gelditu eta astebete igaro ta gero ere. Izarraitzeko sistema …

Baio kobazuloan, estratigrafia eta palinologia laginak jasotzen featured image

Baio kobazuloan, estratigrafia eta palinologia laginak jasotzen

EHUko ikerlariekin estratigrafia eta palinologia laginak jaso ditugu joan den asteburuan. Eguraldi kaskarra eginagatik, lan egin ahal izan genuen Zestoako Baio kobazuloan.

Zestoako Baio kobazuloko aztarnategi arkeologikoan estratigrafia featured image

Zestoako Baio kobazuloko aztarnategi arkeologikoan estratigrafia

Estratigrafia: Lur azalak nola metatuak dauden ikerketa.