Urola bailarako biodibertsitatea prehistoria zaharrean

Urola bailarako biodibertsitatea prehistoria zaharrean

2021-06-08 · 1 minutuko irakurketa
Asier Gomez, Monica Villalba, Mikel Arlegi eta Jabier Lazkano.
blog

Antxieta taldeak 90eko hamarkadan egindako zundaketan aurkitutako materialen ikerketa egiten hasi da zientzialari talde bat Irungo Gordailuko depositoan.

Azken teknologiak erabiltzen dituzte ikerketa horietan. Lehenengo fase honetan zundaketan azaldu ziren animaliak aztertzen hasi dira. Espezie ezberdinen hezurren neurketekin, inbentarioarekin, makro argazkiekin, fotogrametriarekin eta 3D solidotan eskaneaketarekin ari gara orain, eta momentuan honako familia hauek desberdindu ditugu: kanidoak, ursidoak, felinoak, heinidoak, errinozeroak, belarjaleak. Fauna bikaina dago Zestoako koba honetan.

Epe laburrean zehazten joango gara identifikatzen ari garen animalien xehetasunak. Izan ere, Asier Gomez eta bere kolaboratzaileak proiektu bikaina bultzatzen hasi dira Antxieta taldearen laguntzarekin. Ikerketa hauen berri ematen joango gara.

Zestoako Baio koban aurkitutako materialak
Zestoako Baio koban aurkitutako materialak

Antxieta Arkeologi Taldea
Egileak
Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen duen taldea
Antxieta Arkeologi Taldea Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen dugun irabazi asmorik gabeko talde kulturala gara. Gure lana aurrehistoriako arrastoen aurkikuntzan oinarritzen da, bai haitzuloetan, baita aire librean ere. Gipuzkoako Foru Aldundiaren baimenarekin ikerketako lehen fasean murgiltzen gara. Hau da, gure inguruetako aran eta mendietan miaketak eta zundaketak egin, laginak eta materialak analizatu eta azterketa orokor bat egiten diegu, aurkikuntzaren ezaugarriak neurtzeko. Behin-behineko estratigrafia ere finkatzen dugu material arkeologikoekin eta laginekin. Lan hau arkeologo aditu baten zuzendaritzapean eta elkarlanean egiten dugu. Ikerketaren lehen fasea amaitzean, material guztiak siglatu eta inbentariatzen dira. Ondoren, Gordailura entregatzen dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren arkeologia ondarearen gordetegia, dagokien katalogazio ofiziala egiteko eta ikerlari guztien eskura egoteko, informazio eta txosten guztiekin batera.

Erlazionatuta

Amabiturrieta-Zestoa featured image

Amabiturrieta-Zestoa

Zestoako barru-barruak ikertzera goaz! 2021eko miaketekin hasiak gara Zestoako koba berezi honetan. Taldekide batzuk barrutik, eta beste batzuk, kanpotik. Koba honek sorpresa …

Erralla kobazulora bisita featured image

Erralla kobazulora bisita

Duela aste batzuk, Altzolarats bailaran dagoen Erralla kobazuloan izan ziren Antxieta arkeologia taldeko kideak.

Gordailuan hautsak harrotzen featured image

Gordailuan hautsak harrotzen

Azken asteetan Gordailua Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ondare Bildumen Zentroan izan dira Antxieta arkeologia taldeko kideak, garai batean egin zituzten ikerketetan topatutako …

Amabiturrietara itzuli da Antxieta Arkeologi Taldea featured image

Amabiturrietara itzuli da Antxieta Arkeologi Taldea

Zestoako koba horretan miatze eta behaketa lanean hasi dira berriro, lehendik egindakoak berrikusteko eta balizko aurkikuntza berriak dokumentatzeko.

Erlaitzeko labar artearen ikerketa featured image

Erlaitzeko labar artearen ikerketa

Blanca Otxoa EHU zuzendaritzan, Marcos Garcia eta Alvaro Ibero UCMko lankidetza eta Antxieta taldearen elkarlanarekin, Ekain kobazulotik hain gertu dagoen aztarnategi berezi honek …