Ugarteberri kobako labar artean miaketa

Ugarteberri kobako labar artean miaketa

2021-01-12 · 1 minutuko irakurketa
Ugarteberri kobako labar artean miaketa
blog

Azken egunotako eguraldia aproposa izan ohi da ezkutuko koba estaliak bilatzeko. Koba barruetan askoz haize epelagoa egon ohi da kanpoan baino, eta bertan garatzen diren presioengatik baporez kargatutako haize ufadak sortzen dira kanpo aldera, ketan dagoen tximinia bat balitz bezala. Hori horrela, urrunetik ikusten dira.

Ugarteberri kobako labar artean miaketa

Ugarteberri kobako labar artean miaketa

Ugarteberri kobako labar artean miaketa

Ugarteberri kobako labar artean miaketa

Normalean prismatikoekin urrutitik ikusten dira baporezko tximinia horiek, baina atzo ikusgarritasun gutxi zegoen eta kobazulo ezagun baten epelera joatea erabaki dugu. Lastur-Debako Ugarteberri kobako labar artean miaketa sakon bat egin dugu barruko epelean.

Ugarteberri kobako labar artean miaketa

Ugarteberri kobako labar artean miaketa

Ugarteberri kobako labar artean miaketa

Antxieta Arkeologi Taldea
Egileak
Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen duen taldea
Antxieta Arkeologi Taldea Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen dugun irabazi asmorik gabeko talde kulturala gara. Gure lana aurrehistoriako arrastoen aurkikuntzan oinarritzen da, bai haitzuloetan, baita aire librean ere. Gipuzkoako Foru Aldundiaren baimenarekin ikerketako lehen fasean murgiltzen gara. Hau da, gure inguruetako aran eta mendietan miaketak eta zundaketak egin, laginak eta materialak analizatu eta azterketa orokor bat egiten diegu, aurkikuntzaren ezaugarriak neurtzeko. Behin-behineko estratigrafia ere finkatzen dugu material arkeologikoekin eta laginekin. Lan hau arkeologo aditu baten zuzendaritzapean eta elkarlanean egiten dugu. Ikerketaren lehen fasea amaitzean, material guztiak siglatu eta inbentariatzen dira. Ondoren, Gordailura entregatzen dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren arkeologia ondarearen gordetegia, dagokien katalogazio ofiziala egiteko eta ikerlari guztien eskura egoteko, informazio eta txosten guztiekin batera.

Erlazionatuta

Sandaili baseliza-Araotz-Oñati featured image

Sandaili baseliza-Araotz-Oñati

Joan den igandean Arantzazu inguruan ibili ginen, Araotzetik eta Arrikrutz kobatik gertu. Baseliza polit hau koba baten barruan dago; bertako urak ugalkortasuna lortzeko omen dira, …

Erlaitzeko labar artearen ikerketa featured image

Erlaitzeko labar artearen ikerketa

Blanca Otxoa EHU zuzendaritzan, Marcos Garcia eta Alvaro Ibero UCMko lankidetza eta Antxieta taldearen elkarlanarekin, Ekain kobazulotik hain gertu dagoen aztarnategi berezi honek …

Erlaitz kobako labar artea ikertzen ari dira featured image

Erlaitz kobako labar artea ikertzen ari dira

Blanca Ochoa EHUko arkeologoa eta Marcos Garcia Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko ikerlaria Erlaitzko labar artea ikertzen hasi dira, Antxieta taldearen laguntzarekin. Antxieta …

Miaketak 2020 featured image

Miaketak 2020

LABAR ARTEA miaketa sistematikoak eta ARKEOLOGIA miaketa orokorrak Urola, Deba eta Oriako bailaratan.

Hartzaren atzaparkadak aurkitu dituzte Atsoagureta kobazuloan featured image

Hartzaren atzaparkadak aurkitu dituzte Atsoagureta kobazuloan

Antxieta arkeologia taldekoak Aizarnako Atsoagureta haitzuloa miatzen ari dira egunotan, eta lehen sorpresarekin topo egin dute: hartzaren atzaparkadak aurkitu dituzte galeria …