Sustraixa edo Arbil V kobazuloan labar artea ikertzen
Sustraixa edo Arbil V kobazuloan labar artea ikertzen
2024-05-20
·
1 minutuko irakurketa
Sustraixa edo Arbil V kobazuloan labar artea ikertzen2024an lanean jarraitzen dugu Antxieta arkeologi taldean, labar artearen gainean ikerketak egiten Lastur eta Itziar artean dagoen Arbil mendian.
Blanca Ochoa eta Marcos Garcia UCM unibertsitateko ikerlariek 2024an ere jarraitu dute Sustraixa edo Arbil V kobazuloan ikerketa lanak egiten, 2017an Antxietakook aurkitu genituen Paleolitoko grabatu delikatuekin lanean.
Trebezia handiz eta teknologia berriak ere erabilia, kalkoak marrazten ari dira, ikerketa argitaratzeko asmoarekin.
Lan bikaina, Blanca eta Marcos!! 👏👏





Egileak
Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen duen taldea
Antxieta Arkeologi Taldea Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen dugun irabazi asmorik gabeko talde kulturala gara. Gure lana aurrehistoriako arrastoen aurkikuntzan oinarritzen da, bai haitzuloetan, baita aire librean ere. Gipuzkoako Foru Aldundiaren baimenarekin ikerketako lehen fasean murgiltzen gara. Hau da, gure inguruetako aran eta mendietan miaketak eta zundaketak egin, laginak eta materialak analizatu eta azterketa orokor bat egiten diegu, aurkikuntzaren ezaugarriak neurtzeko. Behin-behineko estratigrafia ere finkatzen dugu material arkeologikoekin eta laginekin. Lan hau arkeologo aditu baten zuzendaritzapean eta elkarlanean egiten dugu. Ikerketaren lehen fasea amaitzean, material guztiak siglatu eta inbentariatzen dira. Ondoren, Gordailura entregatzen dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren arkeologia ondarearen gordetegia, dagokien katalogazio ofiziala egiteko eta ikerlari guztien eskura egoteko, informazio eta txosten guztiekin batera.




