Aire zabaleko ikerketa arkeologikoak Izarraitzen: Euriak barkatzen ez duenean
Goizean goiz hasten zara pentsatzen: euria goiz guztian egingo ote du edo atertuko du? Gehienetan, mela-mela eginda bukatzen duzu. Hau ere arkeologia da!
Goizean goiz hasten zara pentsatzen: euria goiz guztian egingo ote du edo atertuko du? Gehienetan, mela-mela eginda bukatzen duzu. Hau ere arkeologia da!
Ikerketa lan bikaina egiten ari dira Asier Gomez-Olivencia EHU eta bere lan taldea Zestoako aztarnategi garrantzitsu honetan. Antxieta taldekoak ere elkarlanean ari gera proiektu …
Joan zen igandean, otsailak 13, bisita polita izan genuen aztarnategian, gure lanak nola doazen ikusten. Zaldiak, behorrak eta moxalak ti-ta batean arrimatu dira, eta momentu …
Igandea, urtarrilak 30. Eguraldi aparta dago 500 metrotik gora. Azpeitiko herrian, behean laga ditugu behe lainoa, hezetasuna eta hotza. Bagoaz Izarraizko antzinako arbasoen …
Urtarrilak 23, igandea. Hotza egiten du Burgos iparraldeko Merindadeetan: zero azpitik sei gradu. Eduardo Sainz-Maza adituarekin joan gara lurralde eder horretan dagoen labar arte …
AMALDA-III 1983ean aurkitu genuen Antxieta taldekoek eta zundaketa bat eginez katalogatu genuen. Hain zuzen ere, Neanderthalen bizileku sekuentzia luze bat dago dokumentatuta koba …
Goi paleolitoko aztarnategi bikaina daukan koba honetatik, ur jauzi edo surgentzia indartsua irteten du, euriak gelditu eta astebete igaro ta gero ere. Izarraitzeko sistema …
EHUko ikerlariekin estratigrafia eta palinologia laginak jaso ditugu joan den asteburuan. Eguraldi kaskarra eginagatik, lan egin ahal izan genuen Zestoako Baio kobazuloan.
Estratigrafia: Lur azalak nola metatuak dauden ikerketa.
Gordailua: 1990+1998/1999 Antxietaren zundaketako materialen ikerketa.