Neandertalen industria azaleratzen ari da Amalda III kobazuloan
Neandertalen industria azaleratzen ari da Amalda III kobazuloan
2022-09-06
·
1 minutuko irakurketa
Amalda IIIZestoako Amalda III kobazuloko indusketa aurrera doa, eta Neanderthalen industria bikaina azaleratzen ari zaigu 13. azal honetan. Harrizko industria ugaria eta gizaki trebe haiek jaten zituzten animalia ezberdinen hezur zatiak.




Harri industria Musteriensea bezala katalogatzen den tekno kulturakoa da, baina koba honetan lantzen dituzten teknikek badauzkate beren berezitasunak ere.
Aipagarria da erabiltzen dituzten materialak mota ezberdinetakoak direla, eta batzuk gertukoak izan arren, nahiko urrutikoak ere azaltzen dira.





Egileak
Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen duen taldea
Antxieta Arkeologi Taldea Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen dugun irabazi asmorik gabeko talde kulturala gara. Gure lana aurrehistoriako arrastoen aurkikuntzan oinarritzen da, bai haitzuloetan, baita aire librean ere. Gipuzkoako Foru Aldundiaren baimenarekin ikerketako lehen fasean murgiltzen gara. Hau da, gure inguruetako aran eta mendietan miaketak eta zundaketak egin, laginak eta materialak analizatu eta azterketa orokor bat egiten diegu, aurkikuntzaren ezaugarriak neurtzeko. Behin-behineko estratigrafia ere finkatzen dugu material arkeologikoekin eta laginekin. Lan hau arkeologo aditu baten zuzendaritzapean eta elkarlanean egiten dugu. Ikerketaren lehen fasea amaitzean, material guztiak siglatu eta inbentariatzen dira. Ondoren, Gordailura entregatzen dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren arkeologia ondarearen gordetegia, dagokien katalogazio ofiziala egiteko eta ikerlari guztien eskura egoteko, informazio eta txosten guztiekin batera.




