Micelio Fungico'-a: onddoak eta likenak
Micelio Fungico'-a: onddoak eta likenak
2021-07-06
·
1 minutuko irakurketa
‘Micelio Fungico’-a: onddoak eta likenakOnddo baten zuztarrak direla esango genuke. Nola bizi daiteke onddo hau, kobaren sarreratik 500 metrora, ilunpean, argirik gabe, kobazuloko bakardadean? Naturak baldintza gogorretan aurre egiteko daukan trebeziaren erakusle.

Onddoak lurretik zuzenean lortzen ditu elikagaiak, eta hifaz osatutako zuztar antzeko hau erabiltzen du. Onddoek eta likenek erabiltzen dute elikatzeko sistema hori, eta horregatik lortzen dute biek, adibidez, kobazulo barreneko baldintza konplexuetan bizitzea.



Egileak
Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen duen taldea
Antxieta Arkeologi Taldea Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen dugun irabazi asmorik gabeko talde kulturala gara. Gure lana aurrehistoriako arrastoen aurkikuntzan oinarritzen da, bai haitzuloetan, baita aire librean ere. Gipuzkoako Foru Aldundiaren baimenarekin ikerketako lehen fasean murgiltzen gara. Hau da, gure inguruetako aran eta mendietan miaketak eta zundaketak egin, laginak eta materialak analizatu eta azterketa orokor bat egiten diegu, aurkikuntzaren ezaugarriak neurtzeko. Behin-behineko estratigrafia ere finkatzen dugu material arkeologikoekin eta laginekin. Lan hau arkeologo aditu baten zuzendaritzapean eta elkarlanean egiten dugu. Ikerketaren lehen fasea amaitzean, material guztiak siglatu eta inbentariatzen dira. Ondoren, Gordailura entregatzen dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren arkeologia ondarearen gordetegia, dagokien katalogazio ofiziala egiteko eta ikerlari guztien eskura egoteko, informazio eta txosten guztiekin batera.