Laura Sanchez Romeroren hitzaldia Amalda III kobazuloko Neanderthalen inguruan

Laura Sanchez Romeroren hitzaldia Amalda III kobazuloko Neanderthalen inguruan

2022-01-20 · 1 minutuko irakurketa
Laura Sanchez Romeroren hitzaldia Amalda III kobazuloko Neanderthalen inguruan Laura Sanchez Romeroren hitzaldia Amalda III kobazuloko Neanderthalen inguruan
blog

AMALDA-III 1983ean aurkitu genuen Antxieta taldekoek eta zundaketa bat eginez katalogatu genuen. Hain zuzen ere, Neanderthalen bizileku sekuentzia luze bat dago dokumentatuta koba honetan.

2019an ekin genion bertan elkarlanean indusketak egiteari eta horretan gabiltza, ordundik ikerketa sakon bat eginez.

Joseba Rios Garaizar-ek darama ikerketa honen zuzendaritza, Laura Sánchez Romeroren laguntzarekin.

Ikertzaile argia eta bizia da Laura, eta ezusteko polita jaso genuen atzo berarengandik. Izan ere, hitzaldi bat ematera gonbidatu dute Californiako Davis unibertsitatera. Pozgarria da horrelako albiste bat jasotzea, aukera paregabea baita Euskal Herriko ikerketen berri emateko. Horrelako ikerketei zukua atera beharko zaie modu batera ala bestera!

Zorte on, Laura!

Antxieta Arkeologi Taldea
Egileak
Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen duen taldea
Antxieta Arkeologi Taldea Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen dugun irabazi asmorik gabeko talde kulturala gara. Gure lana aurrehistoriako arrastoen aurkikuntzan oinarritzen da, bai haitzuloetan, baita aire librean ere. Gipuzkoako Foru Aldundiaren baimenarekin ikerketako lehen fasean murgiltzen gara. Hau da, gure inguruetako aran eta mendietan miaketak eta zundaketak egin, laginak eta materialak analizatu eta azterketa orokor bat egiten diegu, aurkikuntzaren ezaugarriak neurtzeko. Behin-behineko estratigrafia ere finkatzen dugu material arkeologikoekin eta laginekin. Lan hau arkeologo aditu baten zuzendaritzapean eta elkarlanean egiten dugu. Ikerketaren lehen fasea amaitzean, material guztiak siglatu eta inbentariatzen dira. Ondoren, Gordailura entregatzen dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren arkeologia ondarearen gordetegia, dagokien katalogazio ofiziala egiteko eta ikerlari guztien eskura egoteko, informazio eta txosten guztiekin batera.

Erlazionatuta

Helburuak beteta bukatu dugu hirugarren urteko lanaldia Amalda III kobazuloan featured image

Helburuak beteta bukatu dugu hirugarren urteko lanaldia Amalda III kobazuloan

Hirugarren urteko lanaldia bukatu dugu Zestoako Amalda kobazulo magikoan. 2021eko lanaldia aparta izan da.

Amalda III kobazuloko indusketa lanak martxan featured image

Amalda III kobazuloko indusketa lanak martxan

Zestoako Neanderthalen ADNaren bila lanean jarraitzen dute Antxieta arkeologi taldekoek Amalda III koban.

Amalda III kobazuloa indusketarako prestatzen featured image

Amalda III kobazuloa indusketarako prestatzen

Iritsi dira urte guztian zain egoten garen amets egiteko egunak. Urriaren 9an, Joseba Rios, Laura Sanchez eta beraien taldekideak indusketa lanekin hasiko dira Zestoako Amalda III …

Amaitu dituzte Zestoako Amalda III kobazuloko indusketa lanak featured image

Amaitu dituzte Zestoako Amalda III kobazuloko indusketa lanak

Azpeitiko arkeologi taldekoak astebete inguru aritu dira indusketa lanetan Zestoako Amalda III kobazuloan. Burgosko CENIEH ikerketa zentroko Joseba Rios arkeologoak bukatutzat eman …

Zestoako Amalda III kobazuloko indusketa lanetan dabiltza Antxietakoak featured image

Zestoako Amalda III kobazuloko indusketa lanetan dabiltza Antxietakoak

Joseba Rios arkeologoaren taldeak aste honetan hasi du indusketa kanpaina bertan eta Azpeitiko arkeologi taldekoak ere ari dira parte hartzen, Neanderthal garaiko aztarnen bila.