Labar Artea, Lastur eta Itziar arteko Arbil mendian

Labar Artea, Lastur eta Itziar arteko Arbil mendian

2023-11-27 · 1 minutuko irakurketa
Labar Artea, Lastur eta Itziar arteko Arbil mendian Labar Artea, Lastur eta Itziar arteko Arbil mendian
blog

Bukatutzat eman ditugu 2023ko ikerketak Lasturko kobazulo berezi honetan.

2017an, paleolitoko Labar Artea aurkitu genuen Antxietakoek eta geroztik, Blanca Ochoa, UCM unibertsitateko ikerlaria lan bikaina ari da egiten koba honetako paleolitoko grabatuekin.

Datorren urtean jarraipena emango diogu ikerketei eta Antxietakoak gustura lagunduko diogu elkarlanean.

Lan ona Blanca !!

Labar Artea, Lastur eta Itziar arteko Arbil mendian
Labar Artea, Lastur eta Itziar arteko Arbil mendian
Labar Artea, Lastur eta Itziar arteko Arbil mendian

Antxieta Arkeologi Taldea
Egileak
Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen duen taldea
Antxieta Arkeologi Taldea Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen dugun irabazi asmorik gabeko talde kulturala gara. Gure lana aurrehistoriako arrastoen aurkikuntzan oinarritzen da, bai haitzuloetan, baita aire librean ere. Gipuzkoako Foru Aldundiaren baimenarekin ikerketako lehen fasean murgiltzen gara. Hau da, gure inguruetako aran eta mendietan miaketak eta zundaketak egin, laginak eta materialak analizatu eta azterketa orokor bat egiten diegu, aurkikuntzaren ezaugarriak neurtzeko. Behin-behineko estratigrafia ere finkatzen dugu material arkeologikoekin eta laginekin. Lan hau arkeologo aditu baten zuzendaritzapean eta elkarlanean egiten dugu. Ikerketaren lehen fasea amaitzean, material guztiak siglatu eta inbentariatzen dira. Ondoren, Gordailura entregatzen dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren arkeologia ondarearen gordetegia, dagokien katalogazio ofiziala egiteko eta ikerlari guztien eskura egoteko, informazio eta txosten guztiekin batera.

Erlazionatuta

Miaketak 2022 Laburpena featured image

Miaketak 2022 Laburpena

LABAR ARTEA miaketa sistematikoak eta ARKEOLOGIA miaketa orokorrak Urola, Deba eta Oriako bailaratan.

Diego Garate arkeologoarekin miaketak egiten featured image

Diego Garate arkeologoarekin miaketak egiten

Labar artean gaur egungo punta-puntako adituen artean dagoen Diego Garate plentziarraren bisita jaso genuen joan den igandean, eta berarekin miaketa saio bikain bat egiteko ohorea …

Miaketak 2021 Laburpena featured image

Miaketak 2021 Laburpena

LABAR ARTEA miaketa sistematikoak eta ARKEOLOGIA miaketa orokorrak Urola, Deba eta Oriako bailaratan.

Miaketak 2021-2022 featured image

Miaketak 2021-2022

LABAR ARTEA miaketa sistematikoak eta ARKEOLOGIA miaketa orokorrak Urola, Deba eta Oriako bailaratan.

Ugarteberri kobako labar artean miaketa featured image

Ugarteberri kobako labar artean miaketa

Azken egunotako eguraldia aproposa izan ohi da ezkutuko koba estaliak bilatzeko. Koba barruetan askoz haize epelagoa egon ohi da kanpoan baino, eta bertan garatzen diren …